Brasilgo hauteskundeetako bigarren itzulian, Jair Bolsonaro Alderdi Sozial Liberaleko hautagaiak botoen %55,41aren babesa izan du eta Langileen Alderdiko Fernando Haddadek %44,84arena.
Alderdi Sozial Liberaleko Bolsonaro hautagaiaren garaipenak, 1985ean diktadura amaitzetik boteretik urrun mantendu den eskuin muturraren itzulera adierazi du.
Bozketaren emaitzak jakin berritan egindako agerraldian presidente berriak azpimarratu du, “demokrazia, konstituzioa eta askatasuna” defendatu eta “komunismoarekin zerikusia” duen guztia baztertuko duela.
Bolsonarok, “inbertsioak suspertu”, “defizit publikoa ahal bezain pronto” ezabatu eta “Estatuko ekonomiaren motore” diren izaera pribatuko ekimenei “askatasun osoa” emango diela ere adierazi du.
Fernando Haddadek, duela hilabete eskas hauteskundeak irabazteko faborito zen Lula da Silva espetxeratu ostean Langileen Alderdiko hautagai bezala ordezkatu zuenak, bozketaren emaitzak errespetatu ditu. “Oposizio serio” eta “arduratsua” egingo duela nabarmendu du eta hauteskunde kanpaina guztian zehar bezala, Bolsonaro demokraziarentzat “arriskutsua” dela errepikatu du.
Bolsonaroren hauteskunde kanpaina, sare sozialen bidez aurkari zuen Haddad hautagaiaren ospe-galtzean oinarritu da eta antolatu diren presidentetzarako eztabaida batera ere ez da aurkeztu. Herritar askoren iritziz, kanpainak iraun duen bitartean argitaratu diren “albiste faltsuek” hautatze prozesuaren garbitasuna zalantzan jarri dute.
PSL-ko hautagaiaren garaipenaren ostean, orain arte Brasilgo presidente izan den Michel Termerrek “hauteskundeen ondoren, guztiok bat eginda, Brasilen alde egiteko garaia” dela azpimarratu du eta Donald Trumpek telefonoz tonu “lagunkoian” zoriondu duela aitortu du hautagai ultraeskuindarrak.
Bolsonarok urtarrilaren 1ean hartuko du boterea eta gutxienez 2022. urterarte gobernatuko du.
Auzitegi Gorenak 27 urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Jair Bolsonarori, Latinoamerikako ultraeskuindarren erreferenteari, Lularen aurka hauteskundeak galdu ostean, 2022an estatu-kolpe saiakera baten buru izateagatik.
Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]
Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]
Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]
Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.
Brasilgo presidentea "egonkor" dagoela esan du gobernuak. Erorikoa izan zuen etxean, eta hemorragia izan garunean.
Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]
Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]
Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.
Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]
Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.