Erregimen fiskalean egindako aldaketa atzera botako du Bizkaiko Diputazioak

  • Batez ere kirolarien eta klub handien onerako zen Bizkaiko egoera fiskal berriak aurkariak zituen. Tartean, Bizkaiko Diputazioko PSEko bi diputatuek dekretua indargabetzeko eskatu zioten EAJri Gobernu Batzordean, eta bilera egin ostean, dekretua erretiratzea adostu dute EAJ eta PSEk. Hori bai, inbertsio funtsak erakartzea asmo duen arau berri bat onartuko dute.


2019ko irailaren 25ean - 09:56
Bizkaiko Ogasuna.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere kritikatu zuen dekretua. Diputazioen arteko “armonia fiskala deuseztatzen” duela argudiatu zuen. Egoera fiskal bereziari esker Realak eta Eibarrek lehiakortasuna galduko luketela gaineratu zuen.

Dekretua onartzeak “egoera politikoa nahastea” ekarri duela onartu du EAJk, nahiz eta asteartean bertan oraindik mantendu egoera fiskal berriak Bizkaira “ekintzailetza, talentua eta lana” ekarriko zuela. Errenta irregularren gaineko egoera fiskala defendatzeko “Alemania eta Erresuma Batua bezalako herrialdeen” eredua jarraitu nahi dutela adierazi zuen Diputazioko bozeramaile Elena Unzuetak.

Idoia Mendia PSEko buruak “gardentasun eta zintzotasun falta” leporatu zien EAJri. Arabako Diputazioak ere, Baskonia eta Alaves taldeek eskatuta, Bizkaiko kasua aztertuko zuela adierazi zuen, etorkizun batean aldaketa posible batzuk kudeatzeko.

Athleticen onurarako neurria

Neurri polemikoa dekretuz onartu zen abuztuan, 2020ko Eurokopa antolatuko duten enpresei ezarriko zaien erregimen fiskal bereziarekin batera. Neurri horri esker, kirol taldeek zerga gutxiago ordaindu behar zituzten jokalarien soldatetan; esaterako, kalkulatzen da Athleticek 15 milioi euro aurreztuko zituela zergetan.

Diru gutxiago bizkaitarrentzat

Bizkaiko Diputazioak hartutako neurriak kritika asko jaso ditu, jende askok uste baitu ez dela zilegi bizkaitarrek diru gutxiago jasotzea futbol munduko agente ezberdinek dirua aurrezteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Athletic
2025eko otsailaren 4
Iñigo Cabacas Herri Harmaila
“Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

2025eko urtarrilaren 8
Garazi Murua. Taldeko kapitaina
"Gabarra ez da gizonezkoen sinbolo esklusiboa: guztiona da"

2024ko apirilaren 10
Athletic

Eguneraketa berriak daude