Athleticek ez ditu ordainduko zergetan 15 milioi euro Bizkaiko Diputazioak onartutako dekretu batengatik

  • Bizkaiko Diputazioak abuztuaren 23an dekretu bat onartu zuen, eta honi esker Athletic Clubek 15 milioi euro aurreztuko ditu soldatetan.

Aitor Elizegi Athleticeko presidentea. Argazkia: Diario AS.

Aldaketa fiskala ekarri du dekretu honek, eta futbolariak eta klubak izango dira aldaketa hori gehien nabarituko dutenak. Izan ere, aldaketa fiskal hau errenta irregularren gainekoa da; errenta hauek behin bakarrik ordaintzen dira, baina denbora luzeagoan sortzen dira.

Athleticek jokalariei ordainketak egiten dizkietenean, klubak ordaintzen ditu zergak. Gara-k egindako kalkuluen arabera, jokalariak lau milioi euro kobratzeko, klubak 7,4 ordaintzen ditu guztira; 3,4 horiek ogasun publikoari ordaintzen zaizkio. Aldaketa honi esker, zergen %50-60 aurreztuko dute klubek. Athleticen soldaten aurrekontua 85 milioi direla jakinda, 15 milioi euro inguru aurreztuko dituela uste da.

Erregimen fiskal berezi hau ikusita, Baskonia eta Alavesek, Gasteizko saskibaloi eta futbol talde nagusiek, neurria goraipatu dute, eta antzeko zerbait egin dezan eskatu diote Arabako Diputazioari. Haien ustetan, erregimen berezi bat ezarriz gero taldeen “lehiakortasunak” gora egingo luke. Arrazoi horrez gain, taldeek uste dute desabantaila dutela zergen kontuan, altuegiak direla baitiote.

2020ko Eurokoparen erregimen bera

Abuztuaren 23an onartu zen dekretu berezi honetan ere Bilboko San Mames estadioan jokatuko den 2020ko Eurokopa kudeatuko duten enpresen erregimen fiskal berezia argitaratu zuten. Honekin, Eurokopa kudeatuko duten hainbat enpresek ez dute zergarik ordaindu beharko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Athletic
2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


2023-01-27 | Gedar
3.000 euroko isunak, San Mamesen erakutsitako Donetskeko bandera baten harira

Iazko urrian, pertsona bat kanporatu zuten Bilboko futbol zelaitik, Donetskeko bandera eramateagatik; elkartasunez, San Mamesetik alde egin zuten hainbat lagunek. Orain, hainbati jakinarazi diete 3.000 euroko isunak ezarri dizkietela, baita urtebetez kirol guneetara sartzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude