Ponpeia erromatar hiriko indusketa batean dortoka bat agertu zen, erromatar garaiko dortoka bat. Ez zen erromatar baten maskota, baizik eta Ponpeian bizi zen dortoka bat, Vesubioren leherketaren ondoren, tamalez, labaz estalia geratu zena. Zaila baitzeukan, izan ere, korrika ihes egitea.
Egia esan, albisteak txorakeriatxo bat ematen du, kuriositate bat besterik ez, baina nik uste dut dortoka hark Ponpeiako paisaia hobeto imajinatzen laguntzen digula, eta erakusten digula gizon eta emakume haiek ez zirela bakarrik bizi. Dortoka ponpeiar hura bezala, beste hainbat animaliatxo basati ibiliko zirelako kaleetan: mozorrotxoak, txoriak, arratoitxoak, katuak, eta guk imajinatzen ez ditugun beste animalia pilo bat. Gaur egun bezala. Hau da, gure gainetik, gure azpitik, bada bizitza, eta bizitzaren marrazkia, garaiaren koadroa, askoz handiagoa da, askoz koloretsuagoa, eta xehetasun ugari dauzka.
Biologo bati hau entzun nion: “Gasteiz mapa batean ikusten baduzu, hirira sartzen diren eremu berdeak zainak dirudite”
Gasteizko koadroan, esaterako, bereziki koloretsua eta garrantzitsua da paisaia. Duela denbora bat biologo bati hau entzun nion: “Gasteiz mapa batean ikusten baduzu, hirira sartzen diren eremu berdeak zainak dirudite”. Hau da, berdeak inguratzen du Gasteiz, eta handik hainbat igarobide sartzen dira, hiriaren bihotzeraino. Hiri berde hori ez da eslogan erraz soil bat, zain hauek zuhaitzak dituzte, eta zuhaixkak, eta landareak, lore koloretsuak... eta bizitza dario.
Hori guztia maitatzeko eta zaintzeko, dudarik gabe, pixka bat ezagutu beharra dago. Jakin egin behar da han dagoela. Eta horretarako begirada altxatzera gonbidatzen zaituztet... bai, badira usoak, ezagutzen ditugu, baina, eta txori beltz horiek? Taldeka elkartzen diren horiek, askotan antenetan, edo etxeko teilatuetan, zein dira? Arabazozoak, noski. Eta ez duzue nabaritu azken aste hauetan, gogoak berotzen hasi direla? Akaso entzungo zenuten soinu errepikakor eta indartsu bat, txirularen antzekoa. Bada, kaskabeltz harra da, bikote bila. Eta nire auzoan, azkar hasi dira mikak ere habiak egiten... lanpetuta ikusten ditut!
Ondo, orain, jaitsi dezagun begirada. Ikusi dituzue belar txarrak? ai, ama, hasi dira kolorea hartzen, oso pixkanaka...eta laster erlastarrak iritsikoa dira! Bai, guztiek berdinak dirudite, baina ondo adi egoten bazarete, mota askotakoak direla jabetuko zarete, familia ugari, kolore ezberdinekoak. Tximeleta batzuk ere hurbilduko zaizkigu, oso interesatuta baitaude hirietan uzten ditugun eremu berdeetan.
Behin begirada handituta, ez zaizu Gasteiz berde hori ederra iruditzen? Bada, ez bakarrik ederra, ezinbestekoa ere bada. Gogoratu, hori guztia, gure biodibertsitatea, zainetatik doan odola bezalakoa dela. Etorri da kaskabeltza gure leihora, jan du jarri diogun janaria, eta ausart joan da Salburua parkeraino, eta han, ai, zoritxarra! Belatzak ehizatu du... gero belatza basora joango da, leku lasai baten bila; han jarriko ote du bere habia? Bizitzaz beteriko ekintza txiki, ñimiño eta ikusezin guzti horiek, munduaren odola nola punpatzen duten, diskretuki, apal eta astiro, Ponpeiako dortoken ibiliaren eran.
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Ekainak bost ditu gaur; udara atarian gaude eta giroak badaki. 15:00ak dira, sorbeltz saldoa aztoratuta dabil, udara beteko zeruan, kirrinka batean, eltxoak ehizatzen. Azpitik Ibaik erreparatu die sorbeltzei, eta tartean dauden enara azpizuriei; gorde ditu basozain arropak,... [+]
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]
Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]
Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]