Bizi!-ko kideek Société Généraleko bulego bat okupatu dute


2014ko maiatzaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Bizi! mugimenduko 30 kide inguru Société Généraleko bulego batean sartu eta okupatu egin dute. (Argazkia: Maxime Combes)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Enbata astekariko kazetariak zuzeneko jarraipena egiten ari dira Twitter bidez, eta Bizi! mugimenduko kideek ere gertakari guztien berri eman dute banketxearen barnetik.

Kazetariek jakinarazi dutenez, 12:15ean langileak bankua ixten saiatu dira, baina ezin izan dute Alpha Coalen aurkako ekintzaileek bertan jarraitzen dutelako.

Kanguroz mozorrotutako mugimenduko hiru kidek banketxearen atarian jaso zituzten atzo Sociètè Gènèraleko buruak, eta datozen egunetarako bankuaren aurkako ekintza berriak ere iragarri dituzte: Baionako egoitzari bi astez 1,8 tona ikatz botako dizkiotela adierazi dute.

Société Généralek ingurugiroa zaintzeko hartutako konpromiso dudagarriei buruzko erreportajea idatzi du Olivier Petitjeanek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi!
Eguneraketa berriak daude