Bizi!-k Macronen irudia kendu du Ezpeletako udaletxetik

  • Frantziako Estatu mailan gune ofizialetatik kentzen duten 125. irudia da, ekimenari hasiera ematean jarri zuten helburua. G7ko gailurra hasteko hilabete falta dela helburua bete izana nabarmendu du mugimenduak.


2019ko uztailaren 24an - 15:11
Bizi! mugimenduko kideak Macronen irudia kentzen. Argazkia: @bizimugi.

Otsailean egin zuten kanpaina honetako lehendabiziko ekintza. Orduko hartan, Bizi!-k Uztaritze eta Biarritzeko Herriko Etxeetatik atera zuten Frantziako Presidentearen irudia. Eta Action Non Violentek beste horrenbeste egin zuen Lyonen eta Parisen. Helburua Frantziako Estatu osoan Macronen 125 irudi kentzea zela jakinarazi zuten orduan.

Asteazkenean lortu dute helburua, Ezpeletako Herriko Etxean. “#MacronAtera ekintza Ezpeletan, hilabete bat xuxen #G7 aren irekitzea aitzin. Lehendakari-potreta ordezkatua izan da afitxa batetaz, non ageri zen "Klima, Justizia soziala, non da Macron? CETA, ez milesker” txiokatu du mugimendu herritarrak bere twitter kontutik. Ipar Euskal Herrian hamarretik gora izan dira kendutako irudiak. Ekintza horietako batean Bizi!-ko lau kide atxilotuak izan ziren.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi!
Hirigintza-antolaketan bizikleta bideak sartzeko kanpaina abiatu du Bizi-k

Frantziako Ingurumen Kodearen L228-2 artikuluak dio hiribideen berritze orok bizikletaz ibiltzeko antolaketak barnebildu behar dituela. Betebehar hori betetzen ez duten Herriko Etxeak identifikatzeko deia luzatu die Bizi talde ekologistak herritarrei.


2023-10-10 | Euskal Irratiak
Euskal Herria Burujabe ekitaldian maila lokalean eragiteko deia luzatu du Bizik

Metamorfosia ekologiko eta soziala bultzatzen duten alternatiben erakusleiho bat Baionan. Euskal Herria "burujabe, solidario eta iraunkorraren" aldeko ekimena ospatu du Bizi mugimendu ekologistak asteburuan, Lapurdiko hiriburuan. Parte hartze kopuruak antolatzaileek... [+]


Klima larrialdiari aurre egiteko alternatiben eta gogoeten topaleku izanen da Baiona asteburuan

Euskal Herria Burujabe "festa herrikoi eta ekintzailea" antolatzen ibili da Bizi! mugimendu ekologista, lurralde "jasangarri, solidario eta burujabea" osatzen duten alternatiben ezagutzeko asmoz.


2023-09-21 | Euskal Irratiak
Milaka pertsona bildu nahi lituzke Bizik, 'Euskal Herria Burujabe' topaketetan

2013ko Alternatiba Egunetik hamar urtera, 10.000 pertsona bildu nahi ditu Bizi mugimendu ekologistak bi egunez Baionan. ‘Euskal Herria Burujabe’ topaketak antolatu ditu urriaren 7tik 8ra, lurralde iraunkor, solidario eta burujabe baten aldarrikatzeko.


Eguneraketa berriak daude