Bizi!-k hamar urteko "borroka umoretsua" ospatuko du Baionako Patxa plazan

  • “Hamar urtez, ezina ekinez egina” lemak adierazten du Bizi!-ren izaera. Beti Bizi. Urgentzia klima izena du berriz, hamar urte ospatzeko argitaratu duten liburua. Klimaren egoera larriak kitzikatuta abiatu zen mugimenduak jira-biran jarraitzen du Euskal Herrian eta munduan.


2019ko ekainaren 14an - 09:25
Bizi!-ko kideak urtemugaren festa ospatzen hasi dira. (Argazkia: Guillaume Fauveau).

Bizi! mugimendu ekologistak Euskal Herrian zein kanpoan oihartzuna lortu du. Oihartzun hori entzunen da ekainaren 14tik 16rako asteburuan, Baionako Patxa Plazan, hamargarren urtemugaren ospakizunen karietara.  

2009ko ekainean sortu zen. Bizi!-k bi xede nagusi zituen: klimaren aldeko ekologismoa sustatzea eta justizia soziala bermatzea. Hainbat urtemugak seinalatu dute bere bide eraginkorra: 2013ko urrian Baionan “10, 100, 1000 Alternatiba” deialdiak herrixkak antolatzeko eta saretzeko egitasmoa indartu zuen. Halaber, tokiko aldarrikapenek, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen aldeko borrokek, hala nola AHT zein Urre meategiaren kontrako ekimenek mugimendua indartu zuten. Bizi!-k halaber bere arrastoa utzi du mundu osoko ekimenetan, besteak beste, Alternatiba Tour, Faucheurs de chaises, Sortons Macron delakoetan.

Mugimenduaren ardatza klima aldaketaren afera da. Auzi horren bidez, arazoaren larria sarrarazi du gizartean, baita jendea askoren kontzientzia mugiarazi ere. Bizi!-ren ezaugarri nagusiak indarkeriarik eza, erabakitasuna, erradikaltasuna eta pragmatismoa dira.

Horiek horrela, Bizi-k borroka seriosa eraman du, baina umorea uztartu du berre ekintzetan. Izaera hori funtsezkoa izan da bere helburuetara emeki-emeki arribatzeko. Lurrak berotzen segitzen du eta gizarteko ezberdintasunak emendatzen. Horregatik beragatik, “alda dezagun sistema, ez klima” lemak segitzen du izaten Bizi!-ren berealdiko aldarrikapena.

“Borroka bai Festa ere bai!”. Serio eta umoretsu ari da mugimendua, baita festetan eta ospakizunetan ere. Kari horretara, Bizi!-ko kideak hiru eguneko festa eta ospakizunetan murgildu dira Lapurdiko hiriburuan, Baionan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi!
Hirigintza-antolaketan bizikleta bideak sartzeko kanpaina abiatu du Bizi-k

Frantziako Ingurumen Kodearen L228-2 artikuluak dio hiribideen berritze orok bizikletaz ibiltzeko antolaketak barnebildu behar dituela. Betebehar hori betetzen ez duten Herriko Etxeak identifikatzeko deia luzatu die Bizi talde ekologistak herritarrei.


2023-10-10 | Euskal Irratiak
Euskal Herria Burujabe ekitaldian maila lokalean eragiteko deia luzatu du Bizik

Metamorfosia ekologiko eta soziala bultzatzen duten alternatiben erakusleiho bat Baionan. Euskal Herria "burujabe, solidario eta iraunkorraren" aldeko ekimena ospatu du Bizi mugimendu ekologistak asteburuan, Lapurdiko hiriburuan. Parte hartze kopuruak antolatzaileek... [+]


Klima larrialdiari aurre egiteko alternatiben eta gogoeten topaleku izanen da Baiona asteburuan

Euskal Herria Burujabe "festa herrikoi eta ekintzailea" antolatzen ibili da Bizi! mugimendu ekologista, lurralde "jasangarri, solidario eta burujabea" osatzen duten alternatiben ezagutzeko asmoz.


2023-09-21 | Euskal Irratiak
Milaka pertsona bildu nahi lituzke Bizik, 'Euskal Herria Burujabe' topaketetan

2013ko Alternatiba Egunetik hamar urtera, 10.000 pertsona bildu nahi ditu Bizi mugimendu ekologistak bi egunez Baionan. ‘Euskal Herria Burujabe’ topaketak antolatu ditu urriaren 7tik 8ra, lurralde iraunkor, solidario eta burujabe baten aldarrikatzeko.


Eguneraketa berriak daude