Bilboko Okupazio Bulegoak Abadiñoko etxegabetze saiakeraren aurkako salaketa jarri du

  • Desokupa kontratatu zuen jabea salatu dute "egoitza eta bertakoen eskubideak bortxatzeagatik, modu arbitrarioan burutzeagatik eta mehatxuengatik". Jabearekin batera, enpresa ere salatu dute ustezko delitu berberengatik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko maiatzaren 19an - 10:25
Desokupako zenbait kide Abadiñon (Argazkia: Desokupa)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Apirilaren 15ean Abadiñoko etxe baten jabeak Desokupa enpresa kontratatu zuen etxea ilegalki husteko. Bertan bizi zirenak mehatxatu eta hertsatu zituztela jakinarazi du Bilboko Okupazio Bulegoak.

Etxe-huste ilegalaren saiakeratik egun batzuetara, bertako maizterrak berriro sartu ziren bertan bizitzera. Bilboko Okupazio Bulegoaren arabera, “inolako emaitzarik gabe dirutza ordaindu ostean, bide legalei uko egiten dieten jabeek ondorio judizialei aurre egin beharko diete”.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Lurraldea eta arkitektura
Etxe bizitza

2026ko maiatzaren 4
Barra warroak
Olentzero maitea:

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.