Bilboko ekintzaile batek Mozal Legearen isunari jarritako errekurtsoa onartu du magistratuak

  • Mozal Legearen aurkako elkarretaratze batean aplikatu zioten Mozal Legea Eduardo Gonzalez ekintzaile bilbotarrari. Isunaren aurkako helegiteak jarri ostean, abenduaren 12an pasa zen epailearen aurretik. Magistratuak ontzat eman du Gonzalezek jarritako errekurtsoa.


2019ko abenduaren 19an - 14:24
Epaiketa egunean egindako elkarretaratzea

2018ko martxoaren 17an Ertzaintzak Mozal Legea aplikatu zion Sare Antifaxistako eta Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformako kide Eduardo Gonzalezi. Bilboko Plaza Biribilean Mozal Legearen aurka elkarretaratzea egiten ari ziren bitartean, Ertzaintzaren furgoi bat pasa zen bertatik eta bolante-kolpe batez plazara sartu zen. Elkarretaratzea legeztatzearen arduraduna izanik, Gonzalez identifikatu zuten, eta isunarekin zigortu. Elkarretaratzean “lotsa eragingo lidake polizia izateak” leloa entzun izana, horixe Ertzaintzak isuna jartzeko erabilitako arrazoia.

Beren egiteko modua gustuko ez bazuten, isunari helegitea jartzeko adierazi zieten ertzainek elkarretaratzean bildutakoei. Hala egin dute, eta helegite bat bestearen atzetik jarri ostean, abenduaren 12an Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian epaiketa egin zuten. Abenduaren 18ko asteazkenean jakitera emandako sententziaren arabera, magistratuak isunaren aurka eman du epaitza, eta onargarritzat jo ditu Gonzalezek eta bere abokatuak emandako argudioak.

Ertzaintzak aipatu leloak aireratu zirenik ezin izan duela frogatu, eta lelook agente konkretu baten aurkakoak zirenik ez duela argumentatu adierazi zuten Gonzalez eta honen abokatuak. Horrez gain, azpimarratu zuten lelo horien izaera iraingarria oso eskasa dela, eta adierazpen askatasunak osoki babesten duela.

Sententziaren aurrean pozik agertu da Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataforma, beren kideari eta adierazpen askatasunari dagokionez mesedegarri dela ondorioztatuz. Hala ere, beren ardura agertu dute, Gonzalezek Administrazioarekiko Auzien Epaitegiraino heltzea erabaki izan ez balu eta plataformaren babesa zein aholkularitza juridiko egokia izan ez balitu ondorioz oso bestelako izan zitekeela ulertzera emanaz. “Zeren gertakari honek ageriko egiten du Herritarren Segurtasunerako Legea –Mozal Legea– indarrean denetik salatzen ari garena: jendartean babesgabetasuna eragiten duela eta poliziari botere gehiegizkoa ematen diola; polizia bat zeina ez den gai ulertzeko babesteko dagoela, ez adierazpen askatasuna zigortzeko”, adierazi du plataformak.

Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak publiko egindako idatzian beste behin eskatu du Mozal Legea indargabetzea eta berau ez aplikatzea –“bere garaian Eusko Legebiltzarrean onartu bezala”, azpimarratu du–. Horrez gain, dei egin diote jendarteari beren protesta eta adierazpen askatasunaz baliatzen jarraitu dezan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude