Bideo-arbitroa ostegun honetan erabiliko da lehen aldiz Euskal Herriko futbol partidu batean

  • Video Assistant Referee (Bideo-epaile laguntzailea) ostegunean jokatuko den Amorebieta-Athletic lagunarteko  partiduan erabiliko dute lehen aldiz.


2018ko uztailaren 18an - 10:37
Bideo-epaile laguntzailearen gela (Argazkia: Deportes RCN)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Futbol Federazioko kideak joan den astean bildu ziren Amorebieta Kirol Elkarteko buruekin ostegunean VAR-arekin proba egin zezaketen galdetzeko. Izan ere, abuztuan hasiko den 2018-2019 denboraldian Espainiako Ligan erabiliko dute. Amorebieta K.E.k jakinarazi duenez, albistea jaso zutenetik ETB eta Mediapro enpresak era koordinatuan VAR-aren funtzionamendurako beharrezkoak diren  ezaugarri teknikoak garatu dituzte.

ETBk partiduetara eramaten dituen bi kamera eramango ditu eta Mediaprok bigarren unitate bat eramango du, laugarren arbitroaren ondoan egoten diren monitoreak jartzeko.

Epailea lehenengo mailakoa izango da eta, Munduko Txapelketan bezala, dudak dauzkan jokaldietan begiratzeko gai izango da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
2025eko maiatzaren 26
Nazkatuta

Eguneraketa berriak daude