Bidarraiko laborariek “espekulazioaren” mehatxua gainditu eta salgai zegoen lursail bat eskuratu dute

  • Hiru puskatan zegoen salgai Bidarraiko Tonpentxenea etxaldea, 30 hektareako lursaila orotara. "Kostaldeko erosle" batek begiz jota zuen, baina Safer erakundeak erosi du, espekulazioaren mehatxua uxatu eta laborantzarako balia dadin bermatzeko, ELB sindikatuaren eta Lurzaindia ekimenaren borroka medio.


2020ko irailaren 16an - 09:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Safer erakundeak bere egin ostean, etxaldea Bidarraiko nekazariek ustiatu ahal izango dute, aurrez beste lursail batzuekin gertatu den moduan. Pasa den abuztuan, esaterako, Sopitenean, Donibane Lohizunen, Saferrek lursail bat erosi eta Lurzaindiari saldu zion gero. Bertako laborari batek, garagardoa ekoiztu eta mahats ekologikoarekin lan egingo du etxalde horretan.

Dominique Ameztoi ELBko kide eta Lurzaindiako lehendakari-ordeak adierazi du bi elkarteek gogor presionatu dituztela bai eroslea, baita notarioa eta "itzalpean" ari zen higiezinen agentea ere. "Ulertarazi genien laborantzak lur horiek ez galtzeko ekintzak egingo genituela", azaldu du Laborari astekarian.

Herritarren esku-hartzea funtsezkoa izan dela dio; Herriko Etxearen sostengua izan dute laborariek, Ameztoik pasa den apirilean Euskal Irratiek egindako elkarrizketan azaldu zuenez, sailgai zegoen Tonpentxeneako puska baten harira. Bederatzi hektareako lursailaz ari da: Angeluko herritar batek erosi nahi zuen, eta Bidarraiko auzapezak berak azaldu zion laborantzarako lurrak babesteak duen garrantzia. Erosle potentzialak atzera egin zuen.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!