Datorren urtarrilaren 15ean urtea beteko da pentsiodunen mugimenduak lehenengoz kaleak hartu zituenetik. Momentu hartan, gutxik susmatzen zuen, inork ez ez esatearren, mugimendu horren ibilbidea eta bere aldarrikapenak agenda politikoan jartzeko gaitasuna.
Aldarrikapen horien helburua azkenengo hamarkadan erretiro sisteman egindako murrizketen ondoriozko pobreziarekin bukatzea da. Sinplekerietan erortzeko arriskua hartuta, pentsiodunen mugimenduaren oinarrizko aldarrikapenak hauetara murritz daitezke: erretiro-sari bakar bat ere ez 1.080 €tik behera, pentsioen sistema publikoaren defentsa, pentsio guztiak urtero eguneratzea KPIa oinarri izanda eta jasangarritasun faktorea kentzea.
Eusko Jaurlaritzari beti gustatu izan zaizkio Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAEak). Eskaera horien aurrean, Eusko Jaurlaritzak, EAJ buru duela, pentsioen arazoaren irtenbidetzat pentsio plan pribatuak orokortzea proposatu du. EAJren beste buruzagi batek, kasu honetan Unai Rementeriak, BGAEak zabaltzearen aldeko bere jarrera aldarrikatu zuen, soldatapekoen lansarien zati bat, % 6 zehazki, pentsio publikoak osatzera bideratzearen bitartez. Azkenik, EAJk proposamen hori Toledoko Itunera eraman du, arrera ona izan duen eremura.
Haatik, EAJren eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera hori ez da berria, BGAEak 1983an izan baitziren arautuak lehen aldiz. Ordutik Euskal Autonomi Erkidegoan 24.700 milioi euro pilatu dituzte (KPIaren % 33,7, Estatu Espainiarrean KPIaren % 9,5era iristen ez den bitartean). Harrezkero, enpleguarekin lotutako BGAE ereduak abiarazi eta hedatu egin dira ondokoak bezalako sektore handietan: Elkarkidetza (udal eta foru langileentzat), Itzarri (Eusko Jaurlaritzako funtzionarioentzat) edo Geroa (hasiera batean Gipuzkoako metaleko hitzarmena ezartzen zitzaien langileentzat, ondoren, Gipuzkoako probintzia hitzarmen handi askotara zabaldu zena)
Datuak horiek izanda ere, 35 urteren ostean alternatiba horrek pentsioen duintzearen arazoa ez duela konpondu argi dago. BGAEak arazoaren irtenbidetzat azaltzen dituztenei ahaztu egiten zaie eredu honek, batez ere, soldata altuak dituzten pertsonei baino ez diela mesede egiten. Ikusi besterik ez dago 30.000 €tik beherako sarrerak dituzten pertsonen % 25ak soilik irekitzen duela BGAE bat, sarrera handiagoak aitortzen dituztenen % 63aren aurrean.
Era berean, BGAEen ia % 60 eredu indibidualekoa dela ahazten zaie, hau da, enpleguarekin lotu gabea. Kasu gehienetan, bankuek hipoteka mailegu bat egiteagatik ezarritako baldintza probetxugarriek edo hobesten dituzten zerga politika onuragarriek erakarrita. Datu horiekin galdera litzateke ea berdin izango zatekeen BGAEek daukaten zerga fiskal onuragarririk gabe edo banku eta kutxek hipoteka bat egitean BGAE bat irekitzea sarituko ez balute.
Ezin dugu ahaztu banku eta aseguru etxeak direla finantza produktu horien onuradun nagusiak. Azpimarratu behar da diru horren % 16 soilik inbertitzen dela EAEn, gainontzekoa finantza eta espekulazio merkatura zuzentzen da inolako kontrol etikorik gabe.
Beste alternatibak badira. ESK-k beti mantendu du enpleguarekin lotutako BGAEen kontrako jarrera. Bere garaian Elkarkidetzaren, Itzarriren edo Geroaren kontra agertu ginen, orduan jada ikusten baikenuen pentsio plan pribatuen alde makur eta elkartasunik gabea. Sindikatu batzuk administrazio kontseiluetan egoteko ahaleginak eta bi egiten zuten bitartean, ESK-k BGAEetako ekarpenak soldata geroratutzat jotzeko auzi eskea aurkeztu zuen, zoritxarrez epaitegiek ez ziguten arrazoia eman. Une aproposa da oraingoa sindikatu guztiek hausnarketa egin eta administrazio kontseiluak uzteko, BGAEen isileko legitimazioarekin behingoz bukatzeko.
ESK-k uste du pentsio osagarri pribatuak pentsio publikoen ereduaren aurkako eraso bat direla, beraien helburu bakarra pentsio publikoen ereduan murrizketak egiten jarraitzeko euste horma bat sortzea baita. Orobat, BGAEak orokorrak ez direnez, beti sarituko dituzte jendarteko geruza aberatsenak, bereizkeria eta pobrezia gehiago sortuta
ESK-k uste du pentsio osagarri pribatuak pentsio publikoen ereduaren aurkako eraso bat direla, beraien helburu bakarra pentsio publikoen ereduan murrizketak egiten jarraitzeko euste horma bat sortzea baita. Orobat, BGAEak orokorrak ez direnez, beti sarituko dituzte jendarteko geruza aberatsenak, bereizkeria eta pobrezia gehiago sortuta.
Funtsezkoa da pentsioen sistema publiko, unibertsal eta duina bermatzea. Eta hori gure agintarien esku dago. Borondate politikoa izatea da kontua. Bere garaian, BGAEak sortzea saritzen zuten (hortaz, jendarteko geruza aberatsenak) zerga politikak burutu zituzten bezala, aberastasunaren banaketa handiagoa eta hobeagoa ahalbidetzen duten zerga politikak abiaraz ditzakete, aldi berean, pentsio publiko duinak bermatuko dituzten aurrekontu neurriak ezar daitezke. Inoiz ez da orain bezainbesteko aberastasunik egon, arazoa ez da dirurik ez dagoela, horren banaketa baizik.
Halaber, Gizarte Segurantzako kotizazioan sarrera txikiagoak bultzatzen dituzten neurriekin bukatu behar da, hala nola, enpresa hobariekin eta tarifa finkoekin, bai eta soldata altuenen kotizazio mugak kendu ere.
Eremu publikoa bermatzeko jorratu behar den beste arloa lanekoa da, etorkizuneko pentsioak bermatzea zaila izango baita egungo lan ereduaren kotizazioekin. Lan harremanen ezaugarri diren egungo prekarietate eta behin-behinekotasunarekin bukatzea premiazkoa da eta, pentsiodunen mugimenduari aldarrikapena lapurtuz, sistema publikoa eusteko nahikoa kotizazio ekarriko duen 1.200 €ko LGS bat eskatzea.
Horrek guztiak pentsio duinen sistema publiko eta unibertsala bermatzea ahalbidetuko du eta ez du nahitaezko egingo jendarteko sektore dirudunenak saritzen dituzten alternatibak erabiltzea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa... [+]
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]
2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.
Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]