“Euskal espetxe ereduak huts” egin duela aurpegiratu dio Salhaketak Jaurlaritzari

  • Suizidioaren aurkako protokoloan preso guztiak egotea eskatu du espetxeen aurkako elkarteak. Espainiako Estatuko espetxeetan bi egunetik behin preso bat hiltzen dela azpimarratu du, eta heriotza gehienak buru gaixotasun larriek eragindako suizidioekin eta zigor luzeekin dutela harremana. Azken bi heriotzak salatzeko mobilizazioa antolatu du.


2023ko martxoaren 02an - 09:47
Azken eguneraketa: 15:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Beste preso bat hil da Euskal Herriko espetxe batean, 24 orduan bigarrena. Asteartean 22 urteko pertsona baten gorpua aurkitu zuten Zaballan, bere ziegan. Isolamendu egoeran zegoen, zigortua izan ostean. Asteazkenean, Donostiako Martuteneko espetxean gertatu da heriotza. 57 urteko gizona prebentiboki zegoen espetxean, epaitu gabe. 

Salhaketa-Arabak "irmo eta izututa" salatu du euskal lurraldean preso dauden pertsonek bizi duten egoera, "irtenbide bakartzat" beren buruaz beste egitea ikusi arte. Adierazi du bi kasuetan ez dela aintzat hartu suizidioen aurkako protokoloa eta "akats hori larritasun handikoa" dela. Heriotzek espetxeko "arazoaren benetako garrantzia" erakusten dutela gehitu du elkarteak.

Elkarteak azpimarratu du, bi egunetik behin preso bat hiltzen dela Espainiako Estatuko espetxeetan, gehienetan gaixotasun larriek eragindako suizidioengatik eta zigor luzeengatik: "Espetxeetan gaixotasun mentala duten pertsonen %75 daudela jakinda, hartu beharreko lehen neurria litzateke preso guztiak suizidioaren aurkako protokoloan egotea". Gainera, azpimarratu du espetxeak "sortzen eta areagotzen" dituela suizidioak izateko aukerak. "Euskal espetxe-ereduak huts egiten du, betiko eredua izaten jarraitzen duelako", salatu du Salhaketak, gogoratuz "44 urte" izan dituela Jaurlaritzak "espetxe eredu propio bat" diseinatzeko.
espetxe-eredu bat diseinatzeko

Espetxea eta birgizarteratzea antagonikoak

Salhaketa-Araba elkartearen arabera, "ezinezkoa" da pertsona bat gizarteratzea, gizartetik "bananduz eta isolatuz" epe luzez: "Ezin da mantendu pertsona bat isolatu eta, aldi berean, birgizarteratu nahi duen kartzela sistemarik".

Eusko Jaurlaritzak, erkidegoko espetxeak administratzeko ardura duen aldetik, hildakoen familiei doako laguntza psikologiko, juridiko eta kalte ordain mota guztiak eskaini behar dizkiela esan du elkarteak, " hildako bi pertsona horien zaintzan dagoen erantzukizun falta egokia konpentsatzeko eta haien defentsan lagunduko dieten ONG independenteekin harremanetan jartzeko". 

Bi heriotzak salatzeko elkarretaratzea antolatu du Salhaketa Arabak. Otsailak 7an egingo dute, eguerdiko 12:00etan, Andra Mariaren plazan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


Iruñeko espetxearen “gabeziak” eta presoen pilaketa salatu ditu Salhaketa elkarteak Nafarroako Parlamentuan

Nafarroako espetxe egoeraren mapatzea txostena aurkeztu du elkarteak Nafarroako Parlamentuan, 2024. urtean jasotako datuekin eta Iruñeko espetxeko presoen testigantzekin. Presoek salatu dute pilatuta dituztela moduluetan, eta batzuetan jipoiak eman dizkietela espetxeko... [+]


2025-03-19 | ARGIA
Espetxetan jarduerak edo emankizunak antolatu nahi dituzten artista eta eragileei auto-zentsura agiri bat sinatzea exijitzen hasi da Jaurlaritza

“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]


Hilda agertu da beste preso bat Zaballako espetxean

34 edo 35 urteko gizonezkoa, gasteiztarra eta alaba baten aita, ostegunetik ostiraleko gauean hil zen, Salhaketak jakinarazi duenez. Elkarteak gogoratu du Jaurlaritzak espetxe eskumena hartu zuenetik hiltzen den bederatzigarren presoa dela, eta egiturazko aldaketak eskatu ditu... [+]


“Torturak gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dute”, Askek salatu duenez

Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.


2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


2024-11-19 | Gedar
Kartzelatik irtetean ematen zen diru-laguntza apurra desagerrarazi dute Espainiako Estatuan

Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.


Basauriko espetxeko preso bat hil dela jakinarazi du Salhaketa elkarteak

Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.


Beste preso bat hil da espetxean, oraingoan Basaurin

Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den seigarren presoa... [+]


“Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du”

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Eguneraketa berriak daude