Bertso saio batera joango bazara, irakurri beharrekoa

  • Uxue Alberdik egun plazaz plaza dabiltzan hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu: 1977an jaiotakoa da helduena, 1996an jaiotakoa gazteena. Emakume hauen testigantzak 22 puntutan irakurriko ditugu ordenatuta. 22 puntu hauek bertsolaritzan errepikatzen diren 22 patroi dira, emakumeen bertsolaritza azpiratzeko erabiltzen direnak


2019ko abuztuaren 08an - 06:09

Liburu hau ekarpen handia iruditu zait, izena jarri dielako botere harremanetan eragiten duten aldagaiei, alegia, kartak mahai gainean jarri dituelako. Bertsozale modura, sentitu dut deskodetzeko tresna eder bat eman digula, hurrengo saiora goazenean, bertan eragiten ari diren indar anitzak ikusi ahal izateko.

Euskal herritar modura, emakume bertsolarien borroka zein puntutan dagoen ikusteko argazki bat iruditu zait. Horretarako 21.a egin zait puntu errebelatzailea, “feminista identitatea: indarra eta kuestionamendua” deiturikoa. Emakume bertsolariek zapalkuntzen kontzientzia hartua dute, bide kolektiboa egiten ari dira, eta horrek bertsolaritzan aldaketak dakartzan honetan, gizonezko hainbaten erreakzioa jasotzen ari dira, bide kolektiboa desakreditatuz eta emakume bertsolari norbanakoei abentura feministetan ez nahasteko aholkatuz.

22. puntua irakurrita pentsa liteke ez dagoela atzera bueltarik. Zapalkuntza sistemak emakume bertsolaria azpian mantendu du juxtu berari zehazki leku hori zegokiola sinetsaraziz. Orain bertsolari kontzientzia hartu dute askok, eta Ez da kasualitatea saioetan metatutako esperientziari esker, iritsi dira ondorioztatzera bertsotan “ongi” edo “gaizki” (hitz xinple horiekin aitortzen edo desakreditatzen dira bertsolariak) egiteko zein egoera zaizkion bakoitzari determinanteak. Plaza neutroa den mitoa ipurdi-bistan jartzen du. Liburu honen 22. puntua irakurtzen ari nintzela entzun dut “KLAXK!”, zerbait pitzatzen. Kristalezko sabaia ote? Gizonek azken mendeetan eraikitako bertsolaritza sistema izan al da?

Kontrako eztarritik

Egilea: Uxue Alberdi Estibaritz

Susa (Lisipe bilduma), 2019

184 orrialde


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2019
Iñaki Lasagabaster
"Estatutu berria autonomiaren aldarrikapena geldotzeko ekimena da"

Hamaika gaiez jardun daiteke katedradun arabarrarekin. Elkarrizketa honetan batez ere Euskal Herriko autogobernua, Katalunia eta hari egindako epaiketa, eta euskal presoen gaia jorratu ditugu. Bere ustez, Espainia nabarmen ari da egiten estatu autoritario baterantz.


G7 Biarritzen
Dekadentziari distira atera nahian

Agorrilaren 25, 26 eta 27an G7aren goi-mailako bilera egingo dute Biarritzen. Nazioarteko politikan aditu Asier Blasek gailurraren nondik norakoak analizatu ditu.  II. Mundu Gerran sorburu izan zuen egungo kapitalismo liberalaren kontrako protestak antolatu dituzte... [+]


Filma
Mendiaren hego aurpegia

2001ean euskal mendizaletasunean gertaturiko tragedia batetik abiatuta, munduko gailur handienak dauden lurretako herritarren sufrimendu eta esperantza ere erakusten digu Pumori, mendiaren alaba dokumentalak, himalaismoan askotan ezkutuan geratzen den hego aurpegia.


Moda industriaren alternatibak
Josturak apurtu bestelako jantzigintza ehuntzeko

Jantzia, berez beharrizan oinarrizkoa dena, kontsumogai bilakatu da. Erosi eta bota logikari jarraiki biratzen duen gurpil kontsumistaren parte izanik, jasangarritasun eza du ezaugarri moda eredu hegemonikoak ere. Ehungintza industriaren etengabeko hazkundea ezin daiteke ulertu... [+]


Eguneraketa berriak daude