Berriro ere prozesio antiabortistari aurre egiteko deia zabaldu dute Donostian larunbaterako

  • Larunbatean maiatzak 7, mugimendu antiabortistak berriro ere Amara Zaharreko Askabide klinikara prozesioa antolatu duela eta, aurre egiteko deia zabaldu du mugimendu feministak.


2022ko maiatzaren 6an - 09:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mezularitza aplikazioen bidez zabaldu duten mezuan gogoratu dute egitasmo hau legez kanpokoa dela, 4/2022ko apirilaren 12ko legearen arabera.

Horrenbestez, dei egin dute larunbatean "Rezar no es delito" (errezatzea ez da delitua) lelopean egingo duten prozesioari aurre egitera eta beren prozesioa baino ordubete lehenago deialdia egin dute Easo plazan. "Oraingoan ez dira pasako!", diote.

Aurreko hilabetean helburu berarekin martxa egin zuten, eta Irutxuloko Hitzak jaso zuenez, eskuin muturreko Vox alderdiko kideak izan ziren bertan, tartean, Juan de Dios Davila, Gipuzkoako Vox-eko hautagaia. Abortatzeko eskubidearen aurkako mezuak zabaldu eta mezu matxistak erakutsi zituzten Koldo Mitxelenatik klinikaraino egindako ekitaldian. Tentsio handia izan zen Askabide klinikaren aurrean, Irutxuloko Hitzak eginiko bideoan ikus daitekeenez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!