‘Berria’ egunkariak 20 urte bete ditu

  • 2003ko ekainaren 21ean argitaratu zen Berria egunkariaren lehen zenbakia, Espainiako Auzitegi Nazionalak indarrez itxitako Euskaldunon Egunkaria-ri eta horren ostean sortutako Egunero-ri txanda hartuta. Amagoia Mujika zuzendari berriak iragarri du udazkenera begira aldaketak egingo dituztela egunkarian, webgunean zein paperean.

Amagoia Mujika tolaretxipik hartu du Martxelo Otamendiren lekukoa 'Berria'-ren zuzendari bezala. Irudian, larunbateko urteurren festa. Argazkia: Foku / J. Manterola

2023ko ekainaren 21ean - 10:08
Azken eguneraketa: 2023-06-22 08:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hogei urte bete ditu ekainaren 21 honetan Berria-k, eta hori horrela, hainbat ekitaldi, ekimen eta aldaketa egin ditu jadanik euskarazko egunkariak. Bi hamarkadatan bere zuzendari izandako Martxelo Otamendik lekukoa pasa dio Amagoia Mujika Tolaretxipiri. Hala jakinarazi zuten Berria Taldearen akziodunen batzarrean, pasa den ekainaren 3an.

Mujika zuzendariorde lanetan jardun izan da orain arte eta oso gertutik ezagutzen du egunkariaren ibilbidea, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n  aritu izan baita lanean hainbat sailetan: "Eguneroko  bizitzari aurre egiteko eta mundua ulertzeko behar dugun ezinbesteko informazioa eskura jartzea da gure xedea. Aldi konplexu hau ulertzeko inoiz baino beharrezkoagoa baita kazetaritza", idatzi du Berria-k 20. urteurrena dela eta kaleratutako gehigarri berezian.

Besteak beste, "jauzi digital garrantzitsu bat" egingo duela esan du Amagoia Mujika zuzendari berriak. Paperean zein webgunean diseinu aldaketa ere izango da

Jauzi digitala udazkenean

Otamendiri esker hitzak adierazi dizkio Mujikak: "Gure proiektuan bete-betean sinetsi duelako eta aurrera eramateko gaitasun aparta eduki duelako izan zen herri honetako gertakari lazgarrienetako baten protagonista". Eta horrez gain, datorren udazkenetik aurrera Berria-k izango dituen aldaketa batzuk ere iragarri ditu. Besteak beste, "jauzi digital garrantzitsu bat" egingo duela esan du zuzendari berriak. Paperean zein webgunean diseinu aldaketa ere izango da.

Itxiera batetik, irekiera

Duela hogei urte, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz Euskaldunon Egunkaria itxi zuen indarrez Guardia Zibilak. Operazioan hamar pertsona atxilotu zituzten, eta horietako hainbatek torturatuak izan zirela salatu zuten.

Itxieraren ostean Egunero kaleratzen hasi ziren, eta ondoren etorri zen Berria-ren sorrera, 2003ko ekainaren 21ean. Lehen zenbakiaren 50.000 ale banatu zituzten, Jon O. Urain kazetariak kontatu duenez.

Urteurren festa Tabakaleran

Pasa den larunbatean Berria-ak festa antolatu du Donostiako Tabakaleran, urteurrena ospatzeko. Politika, kultura eta gizarte arloko ordezkariak izan dira bertan.

20. urteurren ekitaldian ordezkari instituzional eta eragile ugari izan dira Donostiako Tabakaleran. Argazkia: Foku / J. Manterola

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak euskararen normalizaziorako "giltzarritzat" jo du egunkaria. Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak, berriz, egunkariak egindako "ezinbesteko ekarpena" nabarmendu du.

Ekitaldia Ibil Bedi musika taldeak girotu zuen, eta Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal bertsolariek abestu zuten amaieran.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komunikazioa
2025-09-25 | Basilika
Kairos #05: Trantsizioaren mapa, Marta Victoriarekin
MULTIMEDIA - Basilika

Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta... [+]


Genozidioa, joko-arau guztiak lehertu diren garaian

Keinuak, keinuak eta keinuak. Bukatzen ari den mundu baten azken dardarizoen tankera izan dezaketen keinuak. 

Nazio Batuen Erakundeak “genozidio” hitza erabili zuen palestinarren aurkako sarraskia definitzeko. Kanta aleluia: erdi ebatzita geratu da azken bi... [+]


2025-09-21
Mitxoletak
MULTIMEDIA - film laburra

Bada emakumeak eta apaiza bizi diren herri bat. Elizako atarian, mitxoleta bat eskuetan duten emakume ilara luze bat dago, eta hauen aurrean atso zahar bat, eskuen artean zerrenda luze bat duela. Emakumeek ez dute izenik, zenbakiak dira. Mitxoleten herria dela diote, emakume... [+]


Publizitate instituzionalaren negozio ezkutua Espainiako Estatuan
Gardentasuna ala adiskidetasuna?

Pedro Sánchezek adierazi zuen martxoan desinformazioa “mehatxu nagusia” zela demokraziarentzat. Baina, nola egiten dio horri aurre Espainiako Gobernuak? Dirudienez, gardentasunarekin eta argitasunarekin baino, ez-ikusiarena egiten.


2025-09-17 | ARGIA
ARGIAren jarraipen berezia Donostiako Zinemaldiari

Beste urte batez, ARGIA komunikabidea bertatik bertara ibiliko da munduko zine jaialdirik ezagunenetakoan, Donostiako Zinemaldian, ostiral honetan hasi eta hurrengo larunbatera arte. Fokuen azpian ibiliko diren filmei ez ezik, apalago igaroko direnei begira ere ipiniko gara, eta... [+]


2025-09-12 | Beranduegi
6x01: Arnaldokosobarrak
MULTIMEDIA - Beranduegi

Hasi ginenean ez genuen urrik ere emango, baina Beranduegi iritsi da bere seigarren denboraldira. Eta oraingoan, babesle eta guzti: Reparaz autoak. Guk ere agindu bat jaso dugu, George Orwellek San Mames betetzeko esan digu, baina gure aurretik Pellori utziko diogu, eta... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-08 | Sustatu
Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan da

Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.