Nolako hirigintza behar dugu herritar osasuntsuak izateko?

  • Berdeguneek eta eraikin dentsitate baxuak ondorio positiboak dituzte osasunarengan, arkitekto talde baten ikerketaren arabera. 


2014ko urtarrilaren 30ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Londres hiriaren panoramika.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Britainiar Arkitektoen Institutuak burutu du txostena, Ingalaterran gehien populatutako bederatzi hirietako biztanleria aztertuz: jarduera psikikoa, umeen obesitatea eta diabete kasuen kopuruak alderatu dituzte. Emaitza: belardi gehiago eta etxe dentsitate baxuagoa duten tokietan jendeak osasun hobea dauka.

Aberatsenak, osasuntsuago

Irabazi handiagoak dituzten lagunek osasun egoera hobea dutela frogatu dute ikerlariek. Izan ere, orokorrean auzo garestiagoetan bizi dira. Espazio horiek gainera, zaindutako bide eta parke gehiago izaten dituzte. Baina horrez gain, maila ekonomiko handiak bestelako abantailak ere ahalbidetzen dizkie: besteak beste, kirol instalakuntzetako sarrerak ordaintzeko diru gehiago dute, baita jakiak erosteko ere.

Aktibitate fisikoa, osasunaren oinarri

Ezberdintasunak ezberdintasun, kirola egitea da “osasunaren gakoa” ikerlarien irudiko. Hala, jakinarazi dute aztertutako bederatzi hirietako herritarren %75ak astean 150 minutu baino gutxiago pasatzen dituela kirola egiten.

Eta zein da konponbidea?

Arazoa mahaiaren gainean ipintzeaz gain, konpontzeko aholku sorta ere jarri dute agintarien eskura.

Besteak beste, berdeguneetan paseoan ateratzeko ibilbideak egitea proposatu diete, argiztapen egokia, zakarrontziak jartzea eta landaredia zaintzea.Hartara, herritarrek hirian oinez ibiltzeko joera haziko litzatekeela uste dute. Horrek eragin positiboa luke osasun publikoan.


Hirigintza kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Lurraldea eta arkitektura
Lorategiak

2026ko martxoaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Denise Scott Brown

2026ko otsailaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Kexak

2025eko azaroaren 5
Lurraldea eta arkitektura
Aukera bat da

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...