Beranduegi web telebista, Karlos Zurutuza eta Miren Garate, aurtengo Rikardo Arregi saridunak

  • ARGIAren Beranduegi web telebistak Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen larunbatean. Sari Nagusia Karlos Zurutuza kazetariak jaso du, Kazetari Berria Saria Miren Garatek, Ohorezko Aipamena Mattin Lartzabal Gure Irratiko esatariak eta Aipamen Berezia Sautrela telebista saioak. Sariok banatzen dituen Andoaingo Udalak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi gogoan hartzea erabaki du aurtengo edizioan.


2012ko ekainaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Beranduegiko aurkezle Gorka Bereziartua eta Unai Brea.

Sari Nagusia: Karlos Zurutuza

"Arabiar oldarraldiak Libia eta Iraken" gaiaren inguruan 2011ko ekainetik 2012ko apirila bitartean ARGIAn eta Berrian argitaratutako erreportajeak saritu ditu epaimahaiak.

Epaimahaiaren Sari Berezia: Beranduegi

Ekimen hau ARGIAren multimedia garapenerako "aurrerapauso garrantzitsua" eta "ausardiaren eredu" dela nabarmendu dute epaimahaikideek.

Kazetari Berria ataleko saria: Miren Garate

2011ko azarotik 2012ko martxora bitartean Berria egunkariko "Egitura" gehigarrian ekonomiaren gainean argitaratutako bost erreportaje saritu ditu epaimahaiak, zehazki horietako bi nabarmendu direlarik: Iluna tunela amaitutakoan (2011-11-20) eta Presaka, eta hankamotz (2011-12-30)

Ohorezko Aipamena: Mattin Lartzabal

Euskal kazetaritzaren aitzindari izan direnen traiektoria aitortu ohi du Ohorezko Aipamenak. "1982an, Frantzian, uhin erradiofonikoak askatu zirenean, orduan esaten zenez, lehen aldizkoz lau haizetara euskal irrati baten ahotsak zabaldu ziren Iparraldean, Gure Irratiarenak alegia. Gaur egun boz 'historikoak' bilakatu direnen artean, Mattin Larzabalena daukagu", diote epaimahaikideek.

Aipamen Berezia: Sautrela

Apirilaren 8 gauean bukatu zen Sautrela ETB1eko saioa. Epaimahaiak "Gora Sautrela!" aldarrikatu du ia hiru hilabete geroago: "12 urte, 351 saio; ibilbide luze bezain oparoa izan da nagusiki euskal literaturaren gainean ETBk eskaini duen literatur programa gozo, aberats eta eredugarri hau".

______________________________

Ikusi Beranduegiren azken saioa:


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude