Berako Udalak bertako egurra erabiliko du energia sortzeko

  • Berako Udalak, herriko bero sarea hornitzeko, herriko egurra erabiliko du. Joan den urtean pago egur lote batzuekin egin zuen proba eta emaitza ona izan zen. Ezpalaren hezetasuna %30 azpitik izatea lortu zen eta erretzerako orduan ez zen inolako arazorik izan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 03an - 12:12
200 tona inguru pinu ezpaldu dira eta urte osorako nahikoa erregai izatea espero da. (Arg.: Erran.eus)

Aurten pinuarekin eginen da froga. 200 tona inguru pinu ezpaldu dira eta urte osorako nahikoa erregai izatea espero da. Ekonomikoki, pinua merkeagoa denez, emaitza hobeak izatea espero da. Era berean, inguruko intsignis pinuek duten egoera kaskarra ikusirik, irtenbidea emateko modua ezpaldu eta energia sortzea izan daiteke. Horrekin, kiroldegia, haur eskola, institutua, ikastola eta eskola berotuko dira.

2014az geroztik, martxan jarri zenetik, 1.900 mw energia kontsumitu da biomasa instalazioan. 250.000 litro inguru gasolio aurreztu dira. Udalaren arabera, dirutan 45.000 euro aurreztu dituzte: "Tokiko garapena hobetzeko bidean bertako energia garbiak bultzatzea ezinbebertzeko apustua iruditzen zaigu eta horietan biomasak emaitza onak ematen dituela garbi dago, bai ekonomikoki, baita ekologikoki ere. Beti ere gure mendien ustiaketa jasangarria izan dadin neurriak hartuz eta botatzen diren eremuak berriz ere landatuz".

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


2024-04-15 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazioa
"Ez da trantsizioa, espekulazioa da"

Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]


2024-04-10 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazio eguna apirilaren 13an Azpeitian
“Enpresen eskuetan gaude eta politikan ez dago horri galga jarriko dion inor; hori are larriagoa da”

Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.


Munduan leku bat

Gutako batzuk hemen jaio ginen, zoriak erabaki zuen populazioaren %11 honen parte izango ginela. Beste batzuek erabaki genuen landatarrak izatea, eta lurraldearen %89an bizitzea. Denok onartu dugu hemen bizitzeak aparteko zailtasunak dituela, administraziotik ez dutela indar... [+]


2024-04-08 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan topaketak eta manifestazioa deitu ditu EH Bizirikek larunbata honetan Azpeitian

Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik sareak manifestazioa deitu du apirilaren 13 arratsaldeko 18:00etan Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari erasotzen dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Goizean gaiari lotutako hainbat tailer eta... [+]


Eguneraketa berriak daude