Beñat Gaztelumendik irabazi du Oiartzungo finalaurrekoa

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa jokatu da azaroaren 24an Oiartzungo Elorsoro kiroldegian; finalean izango da Gaztelumendi abenduaren 14an.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 25ean - 13:07
Argazkia: bertsozale.eus.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatu da azaroaren 24an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa. Sarrera guztiak agortu dira eta bete-bete egin da kiroldegia. Hurrengo sei bertsolariak aritu dira kantuan:

Beñat Gaztelumendi Arandia

Iñigo Mantzizidor Larrañaga

Alaia Martin Etxebeste

Amaia Iturriotz Etxaniz

Asier Azpiroz Iztueta

Ane Labaka Mayoz

506 puntu lortu ditu Gaztelumendik eta, finalaurrekoa irabazita, finalerako zuzeneko txartela lortu du. Hauek izan dira saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:

Beñat Gaztelumendi Arandia…..506

Alaia Martin Etxebeste………….493,5

Ane Labaka Mayoz……………...472,5

Asier Azpiroz Iztueta…………….463

Iñigo Mantzizidor Larrañaga…...453

Amaia Iturriotz Etxaniz………….438

Inaxio Usarralde Arantzadik egin ditu aurkezle lanak. Epaimahaia, berriz, hurrengoek osatu dute: Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan Gorka Segurola Dorronsoro eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.


Eguneraketa berriak daude