Behatokiak Mendigorriko D ereduaren auzia konpontzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari

  • Behatokiak gurasoen eskaerarekin bat egin du eta auzia konpontzeko eskaera aurkeztu du Euskarabidean. Mendigorriko hainbat gurasok urteak daramatza euskarazko irakaskuntza lerroa abiatzeko eskatzen. Ez dute baiezkorik jaso.


2020ko apirilaren 15an - 13:00
Milaka lagun bildu ziren otsailaren 29an, Iruñeko kaleetan, euskaraz ikasteko eskubidea defendatzeko. Argazkia: Jaizki Fontaneda / Foku.

Mendigorriko Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxe publikoko guraso talde batek 2015ean ekin zion euren seme-alabek euskaraz ikasteko zuten eskubidea aldarrikatzen. Behatokiak oharrean dio gurasoek eskaerak egin arren ez dutela lortu D eredua abiatzea eta Nafarroako Gobernuak ez duela zehazten etorkizunean eredu hori martxan jarriko duen.

Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak herrian bertan euskaraz ikastearen garrantzia azpimarratu du: “Nafarroa guztian bezala, Mendigorria bezalako herri txikietan berebizikoa da etorkizunerako haurrak herrian bertan euskaraz ikasteko aukera izan ahal izatea, are gehiago herrian bertan, Mendigorrian bezala, instalazio egokiak dituen zentroa izanik”. Mendigorriko guraso talde baten eskaeraz soilik ez direla ari adierazi du Gaubekak eta Nafarroa osoko egoera ekarri du gogora: “Ez gara ari soilik guraso batzuen eskaeraz, Nafarroako hainbat herritako haurren eskubideez eta herri hauetako eredu kultural eta soziolinguistikoaz ere ari gara eta horiek babesteko egungo Nafarroako marko juridikoak ez duela beharrezko babesa ematen argi gelditzen da”.

Behatokiak dio haurren hezkuntza eskubideak urratzeaz gain, familientzako eragozpen handiak sortzen dituela egoerak, haurrak euskaraz ikas dezaten herritik kanpora ateratzen dituztelako. Familiaz gain, herriak ere ondorioak jasango dituela uste du Gaubekak, bai behintzat soziolinguistikan eta eredu kulturalean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Behatokia
Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


Lerinen D eredua ezartzeari ezetz esan dio Nafarroako Gobernuak, eskari kopurua legez nahikoa izan arren

Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua... [+]


"Arrazoi politikoengatik" gazteleraz egitera behartu zituen Irungo Udalak biltzar bateko parte-hartzaileak

Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak salatu du antolakuntzatik esan zietela hitzaldian gazteleraz hitz egin beharko zutela, "arrazoi politikoengatik". Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "oso larritzat" jo du gertatutakoa.


2023-02-10 | Lide Iraola
Kronika
Eskubide bat, guztiona

Hizkuntza eskubideak ohi baino gehiagotan agertu dira titularretan azkenaldian, berri onik iragarri ez badute ere. Epaitegiek atzera bota dituzte hizkuntza eskakizunak herritarren zerbitzurako hainbat lanpostutan. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubeka... [+]


2023-01-09 | ARGIA
Hizkuntza eskubideen hamasei urraketen berri izan du Behatokiak abenduan

Hilabetero bezala, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak abenduko eskubideen urraketak, zoriontzeak eta lorpenak bildu ditu. Urraketak dira gehienak, enpresa pribatuetatik zein erakunde publikoetatik etorriak: besteak beste, osasun zentroetan euskara zerbitzurik ez bermatzea edota... [+]


Eguneraketa berriak daude