Hizkuntza eskubideen hamasei urraketen berri izan du Behatokiak abenduan

  • Hilabetero bezala, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak abenduko eskubideen urraketak, zoriontzeak eta lorpenak bildu ditu. Urraketak dira gehienak, enpresa pribatuetatik zein erakunde publikoetatik etorriak: besteak beste, osasun zentroetan euskara zerbitzurik ez bermatzea edota EAEko eta Nafarroako administrazio publikoak informazioa gaztelania hutsean helaraztea.


2023ko urtarrilaren 9an - 12:00
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak hamasei eskubide urraketa jaso ditu abenduan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Besteak beste, herritarrek Behatokiari helarazi diote Tolosako Asunción klinikan ez dela euskarazko osasun arreta behar bezala bermatzen; Barakaldoko San Bizente osasun zentroan “si no me hablas en castellano, no te voy a atender” erantzun diotela erabiltzaile bati; Gasteizko Boulevard merkataritza-guneko sare sozialetatik ia mezu guztiak gaztelania hutsean zabaltzen direla; edota Nafarroako Bertsolari TxapelketanNafarroa Arenan, taberna eta segurtasun-zerbitzuetan ezin zela euskarazko arretarik jaso.

Bestalde, EAEko hezkuntza sailburuordeak eskainitako bilera informatiboa gaztelania hutsean izan zela salatu dute; edota Nafarroan Gizarte Segurantzak euskara ofiziala den herrietara ere gutunak gaztelania hutsean bidali dituela.

Behatokiak jaso ditu, halaber, herritarren esker onak zenbait enpresari, euskaraz zerbitzua emateagatik: hala nola, Iztueta esnekiei, bere eslogana euskaraz ezartzeagatik; edota Doneztebeko Santa Maria jatetxeari, euskaraz artatzeagatik.

Zubilan enpresa publikoak gaztelania hutsean egindako lan deialdia zuzentzea lortu dute abenduan, gainera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Behatokia
2024ko martxoaren 20
Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

2023ko otsailaren 10
Kronika
Eskubide bat, guztiona

Eguneraketa berriak daude