Basurtuko Ospitaleko erizainen lan baldintzak urratuak izan direla onartu du Lan Ikuskaritzak

  • LAB sindikatuak abenduan salatutakoaren arabera, erreten-zerbitzuari atxikita dauden erizaintzako langileek, lan karteldegien etengabeko aldaketa, karteldegi horien gabezia eta atsedenerako eskubidearen urraketak pairatu dituzte. Hori dela eta, salaketa aurkeztu zuten Lan Ikuskaritzan eta arrazoia eman diote sindikatuari.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko otsailaren 18an - 09:19
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

ESIko zuzendaritzaren aurrean 155 erizainek bizi izan duten egoera "jasangaitza" dela salatu dute behin baino gehiagotan. Hala ere, egindako mobilizazioek zein salaketek ez dute erantzunik jaso. Orain, salaketa jarri ostean langileen lan baldintzak urratuak izan direla onartu du Lan Ikuskaritzak.

Horiek horrela, karteldegien bi hilean behingo izaera errespetatzera eta Erakundearen Lan Baldintzen Akordioan ezarritako atsedenaldiak errespetatzera behartzen du Basurtuko Zuzendaritza, besteak beste. Akordio horretan, gutxienez, 12 orduko atsedenaldia ezartzen da lanaldien artean.


Sindikalgintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...