Baserritar txiki errugabeak ari dira pagatzen gripea


2005eko abenduaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Pello Zubiria zubiria@argia.eus Udazkeneko ehizaldia bukatuta, hegaztien gripearen albisteak berriro itzuli dira egunkarien barruko zokoetara. Baina H5N1 birusak Asian hasitako bidean aurrera jarraitzen du, eta bera kontrolatzeko munduko gobernuek martxan jarritako neurriek ere bai. Neurriok birusa ez baina baserritarra jo dute. Santo Tomas hauetan Donostiako ferian oiloen erakusketa eta lehiaketaren ordez eztiak lehiatu dira eta erlezaintza erakutsi. Etxean oilaskoak haztekotan bazabiltza, ezingo duzu azkenaldi honetan inongo azokatan txitarik erosi. Asia urrunetik abiatuta gripea gure ateetaraino iritsi dela eta, debekatuta dago hegaztiak kanpoan erakustea. Duela gutxi Gipuzkoako Orexan kultur astearen barruan -oraindik egiten dira kultur asteak!- munduaren etorkizuna eta nekazariena lotu zituen hitzaldian Paul Nicholson laborari buruzagiak. Beste hainbat ideia interesgarri ondo esplikatuen artean, aipatu zuen hegaztiaren gripearekin kaltetuak betikoak izango direla: oilategi erraldoietan sortu da gripe berri hori eta oilo hazle txiki zintzoek pagatuko dute. Bada gai honetaz material asko argitaratu duen blog bat, "Effect Measure" izenekoa; euskaraz "Ondorioak Neurtuz" esango genuke. Honela adierazten du bere goiburuan: "Effect Measure forumean azaltzen dira osasun publikoari buruzko eztabaida eta argudio aurrerazaleak"... Editoreak zientzialari eta mediku adinekoak dira. Hegaztien gripeari jarraipen berezia egiten diote, noski, eta artikulu sail luzea daukate artxiboan. Irakurgai horietako batean editoreek aurkeztu dute zientzialari lagun batek idatzi dien e-posta. Mexikon ari da lanean antropologo ezagun hau nekazaritza, elikadura, osasuna eta ingurumenari lotutako gaiak jorratzen. "Effect Measure"eko editoreei gutun pribatua igorri dienez, haiek ez dute igorlearen izena emango, baina blogera ekarri dute daukan interesagatik. Egunkari handietan eta prentsa espezialduetan behin eta berriro -nahiz eta aho txikiarekin- salatzen den egoera argitzen du. Antropologoak hasteko dio Asia izan dela eta dela gaur ere oiloaren jatorria eta hegaztien dibertsitatearen gune zentrala. "Dozenaka oilo klase hazten dituzte Asiako nekazariek, oilategi txikietan, askatasunean. Asiako oilategien %60 oraindik honelakoak dira, azken mendeetan izan den modu bertsuan. Baina azken bi hamarkadetan herrialde batzuetan, Thailandia eta Vietnamen batez ere, izugarri ugaritu dira oilategi itxiak, milaka hegazti egoera negargarrian dauzkaten oilo faktoriak, ongi ezagutzen ditugunak". Faktoria horietan present daude gaixotasunak, antibiotikoak, hormonak, osasun arazo izugarriak, produktu kaltegarriak, eta abar. Herrialde horiek gainera oilokien nazioarteko merkataritzan sartu dira; tartean, oilategi are handiagoetan haziko diren txitak sortzen dituzte. Thailandiako oilasko izoztuak asko saltzen dira Europan. Ordainetan, oilasko eta oilo bihurtuko diren txitak oso leku gutxitan sortzen direnez, hegazti industrializatu hauen bioaniztasuna arras gutxitu da. Antropologoak bere gutunean dioenez "oiloak giltzapetzeko operazio erraldoi hauetan -batzuk higieneaz eta biosegurtasunaz mintzo diren arren- sortu da giro egokia gaixotasun berriak azaldu edo lehengo gaixotasunak aldatuz horien eragina zabaltzeko; iruditzen zait horrela sortu dela hegaztien gripea eragiten duen H5N1 birusa. (...) Begiratzen baduzu gripe honek non eragin dituen ondoriorik larrienak, ohartuko zara azken bi hamarkadotan oilogintza industrialean eta horren nazioarteko merkataritzan sartu diren herrialdeak direla". India geratu da nazioartekotze horretatik aparte -beharbada nahi gabe edo ezinbestean- eta datuek erakusten dute H5N1 horrek Asia inguru haietan India kaltetu duela gutxien. Indian oraindik oilaki produkzioa baserri txikietan egiten da nagusiki, txitak etxalde bakoitzean sortuz. Oilategi txikiak suntsitzeko makina Gaur ezagutzen ditugun hegazti-granja handiak duela 50 urte inguru hasi ziren hedatzen Amerikako Estatu Batuetan. Hango baserritar batzuk ohartu ziren oiloak kaiola estuetan, leihorik gabeko txabola edo pabilioietan hazita, betiko oilategietan baino etekin handiagoa ematen zutela. Geroztik, mundu osoan hedatu da hegaztiak -eta bestelako animaliak ere bai, noski- haragi eta arrautza merkeak ematen dituzten makinak bihurtzeko teknika hori. Granja handien kontrako kritika ez da gaur goizekoa. Ekoizten dituzten produktuen kalitate eskasagoa aipatzen da askotan, elikagai horiek beste naturalagoen aldean ezaugarri kaxkarrak dituztela argudiatuz. Ingurumenaren aldeko mugimenduak salatu du hazte mota horrek kalte ekologiko ugari dakartzala: erregai fosilez sortutako energia behar du (argia, makineria...), hondakinak ez dira birziklatzen baserri txikietan bezala eta kutsadura larriak eragiten ditu, animaliek haragi eta arrautzetan askoz proteina gutxiago ematen digute haiek jaten dituzten aleekin alderatuta, eta beste. Animalien aldeko mugimenduek kanpainak egin dituzte azienda horiek dauzkaten bizi baldintza beldurgarrien kontra. Orain ikusten da teorian merkeak diren arrautza eta haragi horiek badituztela beste koste ezkutu batzuk, prezioan ez daudenak eta denok ordaindu behar ditugunak. Horrelako haztegietan milaka animalia bizi dira simaur artean, aire kutsatua arnastuz, gaixotasunei aurre egiteko antibiotikoak hartuz, azkarrago hazteko hormonaz elikatuta. Epidemia eragiteko moduko birus mutatuak sortzeko laboratorioak dira azkenean: antibiotikoek mikrobio erresistenteak sorrarazten dituzte, eta animalietan bioaniztasun gutxi egoteak areagotzen du eragin hori. Aske bizi diren animalietan jasateko moduko gaitzak eragiten dituzten mikrobioak, laborategi horietan mutatu eta askoz hilkorrago bihurtu dira; eta berriro natura zabalera itzulitakoan mundu osora hedatzen hasi dira. Orain nork pagatu behar ditu kalteak? Berrikitan Peter Singer filosofo eta bioetikan adituak idatzi du "animaliak era intentsiboan hazten dituztenek gu guztioi ordainarazi nahi dizkigute kosteak eta arriskuak". Singerrek eskatu du produktore handiek koste horiek sartzea beren kontuetan. Lehen urrats bezala, granjako haragi eta oiloari zerga berria ipintzea proposatu du: zerga horretatik ordain dadila hegaztien gripearen kontrako kanpaina. Orduan ikusiko da benetan zein haragi eta arrautza diren merkeak eta zein ez. Baina mundua ez doa hortik. "Effect Measure"ra gutuna bidali duen Mexikoko antropologoak esplikatu du hegazti gripearen kontra Osasunaren Mundu Erakundeak eta Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak Thailandiako gobernuari eskatu diotela debeka dezala oiloak libre haztea, baserritar txikiak behartu ditzala oilategi itxiak egitera. Vietnamen berriz ahate hazkuntza jarri du gobernuak kinka larrian. Honekin guztiarekin lortuko dute gaitzaren sorburua diren hegazti granja handiak indartzea eta nekazari txiki errugabeak hondoratzea. Egoera honek sekulako eragina izango du Asiako nekazari txikien bizimoduan, mende luzez ongi funtzionatu duten oilategiak desagerraraziko ditu eta hegaztien bioaniztasunari ere sekulako kolpea emango dio, badakigunean aniztasun horretan datzala mikrobioen kontra animaliok -gizakiok ere bai- daukagun indar handienetakoa. Honela bukatu du gutuna antropologoak: "Badirudi ia inor ez dela ohartzen ondare genetiko ordainezin honen galeraz. Berriro ere osasun arazo bat da aitzakia, nahita edo nahi gabe, ekoizle txikiak eliminatzeko agroindustria komertzialaren faboretan. Horrela segituz gero, zenbait denbora barru iritsiko dira nork bere janaria ekoiztea ilegalizatzera? Eta honek zein ondorio izango ditu osasun publikoan?" Informazio gehiago: Effect Measure bloga Peter Singeren "Nork ordaintzen ditu hegaztien gripearen kosteak?" Net Hurbilen "Txori bat pausatu da eta gripea dakarkigu" Agroindustria sendotu zuen gripea "The Global South"en Hegaztien gripea eta faktoria handiak: AEBko agroindustriaren garai oparoak

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


Eguneraketa berriak daude