Bartzelonako etxe atarian jipoitu dutela salatu du 19 urteko transexual iruindarrak

  • Eva Vildosola gazte iruindarrak salaketa jarri du Bartzelonako Homofobiaren aurkako Behatokian hirian jasandako erasoa salatzeko. Argazkiak gazteak berak argitaratu ditu bere sare sozialeko perfilean.


2020ko azaroaren 23an - 11:03
Eva Vildosola iruindarra jipoia jaso ondoren. Argazkia bere Instagram kontuan publikatu du.

Bartzelonako 19 urteko neska transexual bati egindako eraso homofoboaren harira, Esquadra Mossoek ikerketa abiarazi dute. Ostiral arratsaldean, biktimak berak sare sozialetan azaldu zuenez, hainbat pertsonak eraso zioten etxeko atarian eta aurpegian ukabilkadak eta gorputz osoan kolpeak eman zizkioten. Sexu-izaeragatik iraindu dutela dio. Neskak erasoa salatu du Bartzelonako Homofobiaren aurkako Behatokian. 

Gertatutakoaren berri izan ostean, Esquadra Mossoek, Bartzelonako Gorroto Delituen Fiskaltzarekin koordinatuta, eginbideak abiatu dituzte erasoa ikertzeko eta erasotzaileak identifikatzeko, Kataluniako Poliziak twitter bidez azaldu duenez. Bestalde, Espainiar Estatuko LGTB Federazioak erasoa gaitzetsi du. "Gazteak jasandako erasoa gaitzesten dugu eta gure babesa eta indarra ematen diogu. Hori dela eta, beharrezkoa da Trans Lege Integrala eta berdintasun sozialari buruzkoa, gertakari horiek zigorrik gabe gera ez daitezen", adierazi du erakundeak.

Berak kontatu duenez, ostiral honetan, azaroaren 20an, etxetik irten bezain laster "Travelo! Engendro!" oihukatzen hasi zitzaizkion. "Heldu eta bi ukabilkada eman dizkidate aurpegian, ostikadak eta beste kolpe batzuk gorputzean". "19 urteko neska arrunt bat naiz, transexuala naiz, bai, baina horrek ez nau ez-normalago egiten, ez nau sorgortzen, ez nau gutxiago egiten, kalera irteteko eskubidea dut, nire sare sozialekin nahi dudana egiteko eskubidea dut eta mundu guztiak izan beharko lituzkeen eskubide guztiak ditut. Nahiko gaizki pasa dut bizitza osoan gaur naizena izaten saiatzen eta ez diot inori utziko lortu dudana lapurtzen". Horregatik, erasoa publikoki salatzea erabaki du gazteak.

"Ez dut hau merezi", adierazi du. "Bi hilabete daramatzat Bartzelonan bizitzen, bake bila etorri naiz hona, neure buruaz gozatzera, behar dudalako, umiliatu ez nazaten, eraso ez nazaten, eta munstro sentiaraz ez nazaten. Azaldu iezaiozue hau nire amari,  kilometrotara dagoen zuen familiari esaiozue transexuala izateagatik ostiak eman dizkizutela".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Trans legearen erreformaren harira, Ekai Lersundiren aitak: "Egun berezia da Ekaik nahi zuena lortzeko"

Lege honek oztopoak kendu eta aitortza legala izatea “berebizikoa” dela adierazi du Naizen elkarteko Bea Severrek. 


EAEko Trans Legearen erreforma onartu dute

Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.


2024-02-13 | Leire Artola Arin
Trans legea onartu eta urtebetera, 227 pertsonak egin dute aldaketa EAEko erregistroan

Polemika artean atera zen aurrera Espainiako Estatuko Trans Legea, 2023ko otsailean. Erregistro Zibilean izena eta sexua aldatzeko prozesua erraztea zen helburuetako bat. Urtebetean 227 pertsonaren aldaketa burutu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.


Eguneraketa berriak daude