Bartzelonako atentatuaren ostean 51 lagunek jarraitzen dute ospitalean, hamar oso larri

  • Kataluniako Generalitatak baieztatu du Bartzelona eta Cambrilseko atentatuen ostean, 51 direla oraindik ospitalean ingresatuak jarraitzen dutenak, horietatik hamar oso larri. Azken balantzea egin zenetik jaitsi dira ingresatu eta larri kopuruak.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko abuztuaren 21a

Bartzelonan 47 dira ingresatuak eta Tarragonan lau. Hamabost pertsona egoera larrian daude eta 25 pertsona “ez hain larrian”. “Arin” bakarra dago. Altan emandakoen zifrak gora egin du: 81 dira dagoeneko.

Bi atentatuetan izan ziren 14 gorpuen identifikazioarekin gaur bukatzea espero dute Mossoek. Igandean hiru gorpu identifikatu dituzte: italiar bat, belgikar bat eta haur australiar bat.

Atentatuen ikerketari dagokionez, astelehen goizean Kataluniako barne kontseilariak baieztatu du Bartzelonako furgonetaren gidaria Younes Abouyaaqoub izan zela. Ihes egitea lortu zuen eta ezin dute baieztatu espainiar lurraldean dagoenik ere. Europa osora zabaldu dute bere kontrako bilatze eta atxilotze operazioa.

CUP ez da erregearekin batera manifestatuko

Hainbat mobilizazio egiten ari dira azken egunotan Bartzelonan. Larunbatean hainbat faxistek deituriko kontzentrazioa zapuztu zuten ehunka bizilagun eta ekintzaile antifaxistek, “ISIS ez, faxismorik ere ez” afixekin.

Datorren astebururako instituzioetatik “terrorismoaren kontrako” martxa bat deitu dute eta itxura guztien arabera, Espainiako erregea eta Mariano Rajoy izango dira bertan. CUPek gogor kritikatu du Saudi Arabiari armak saltzen dizkion berak, bakearen izenean martxa egitea, eta erregeak parte hartzen badu beraiek ez direla joango adierazi du. Poble Lliure koaliziotik desmarkatu eta manifestazioa babestuko du. Mossoek, taxi gidariek eta osasun langileek irekiko dute manifestazioa, Generalitateak eta Bartzelonako Udalak hala adostuta.

Astelehen arratsaldean “terrorismoaren kontrako” musulmanen kontzentrazioa izango da. Azken egunetan kriminalizazio eta estigmatizazioa jasaten ari da kolektiboa, eta beraien ahotsa altxatu nahi dute islamofobiaren eta biolentziaren aurrean.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Bartzelona eta Cambrilseko erasoak  |  CUP  |  Bartzelona

Bartzelona eta Cambrilseko erasoak kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude