Barakaldon familia bat etxetik bota nahi dutela salatu dute

  • Asteartean elkarretaratzea egin dute Barakaldon eta, azaldu dutenez, 41 urteko emakume bat eta haren lau seme-alabak utzi nahi dituzte etxerik gabe. Maiatzaren 21erako dago ezarrita kaleratze-agindua.

Argazkia: Juanjo Basterra (Twitter)
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko martxoaren 31n - 11:23

Argitan eta Berri Otxoa elkarteek gaurko konzentrazioan salatu dutenez, familia bat etxegabetu nahi dute Barakaldon (Bizkaia). Hain zuzen, 41 urteko emakume bat eta haren lau seme-alabak kaleratu nahi dituzte. Adin txikikoak dire horietako hiru.

Emakumeak bortizkeria matxista pairatu du aurretik. Gaur egun Alokabideren etxebizitza publiko batean daude aterpetuta bera eta bere lau seme-alabak; dena den, kaleratu egin nahi ditu Alokabidek, eta auzitegiak maiatzaren 21erako ezarri du etxegabetzea.

Gaurko elkarretaratzean salatu duten gisan, emakumeak "asteak" daramatza herriko udal zerbitzuekin zein bestelako instituzio publikoekin eztabaidan, baina inork ez dio irtenbiderik mahaigaineratu.

Berri Otxoaren arabera, 2012tik hona 1.800 etxegabetze inguru izan dira Barakaldon, batez beste, lau astean. 2012an egitekoa zen, hain zuzen, Amaia Egañaren kaleratzea Barakaldon. Bere buruaz beste egin zuen etxerik gabe geratu baino lehen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude