Barakaldoko Ekologistak Martxan, utzitako lursail bat berreskuratzegatik epaitegira

  • Barakaldoko Ekologistak Martxaneko ordezkari legala hiri horretako 1. Instrukzio-epaitegian deklaratzera deitu dute, gaur eguerdian, higiezinak usurpatzeko delitua leporatuta. Talde ekologistak prentsa ohar baten bidez azaldu duenez, abandonatutako lursail bat berreskuratu eta baratze bihurtu izana da salaketaren jatorria.


2016ko urtarrilaren 11n - 10:32
Berreskuraturako lursailean hiri baratzeak sortu dituzte, auzolanean (Arg.: Ekologistak Martxan).

2014ko udan, hainbat lagunek lursail bat berrerabiltzeari ekin zioten Serralta izeneko inguruan, Barakaldoko Lutxana auzoan, Ekologistak Martxanek sustatutako Herri Baratzak proiektuaren barruan. Eremua garbitu eta berrosatu ostean garaiko barazkiak landatu dituzte bertan, elkarteak azaldu duenez.

“Adin guztietako hainbat pertsonak parte hartu dute baratzean garbiketa, landaketa zein bestelako lanetan: nekazaritza ekologikoa eta elikadura burujabetzari buruzko ikastaroak, hiri baratzezaintzari buruzkoak…”, dio Ekologistak Martxanek. Auzoaren degradazioari aurre egiteko asmoz jardun dutela aldarrikatu du ingurumenaren aldeko taldeak.

Eremuan ehunka etxebizitza eraikitzeko egitasmo bat dago duela urte batzuetatik, nahiz eta aspaldian geldirik dagoen. Hain zuzen, proiektua aurrera ateratzeko sortu zen Kontzertazio Batzordea da sailaren jabea, eta harexek ipini zuen 2014ko irailean Ekologistak Martxanen aurkako salaketa. Salatzaile modura ageri da, halaber, batzorde horretako partaide den SAREB, Espainiako Estatuko bankuen aktibo toxikoak kudeatzeko sortutako sozietatea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri baratzeak
Elikagaien krisia gainditzeko, baserritarrak sustatzeaz gain kaletarrei eman aukera ortu bana edukitzeko

Familia asko betidanik saiatu dira nor bere ortu txikian osatzen etxeko janari beharrak mundu osoko hiri handi eta txikietan. Hala egiten dute Kuban bezala boikot ekonomikoagatik emergentzian bizi diren herrialdeetan, gerraren ondorio latzak nozitzen dituztenetan eta oro har... [+]


Nekazaritza kaletarrei gerturatzeko herri-proiektua garatu dute Berangon

Berangon, XV. mendeko Otxandategi dorretxearen lurretan, herri-proiektu berri bat aurkeztu zuten zapatuan, apirilaren 2an: Otxantegi Herri Lurra. Egitasmoaren bultzatzaileek azaldu dutenez, baratze komunal bat jarri dute martxan, eta, besteak beste, euren helburua da,... [+]


Baratzea Iruñeko Mendebaldea eta Ermitagaina auzoak esnatzeko

Iruñeko Mendebaldea eta Ermitagainako bizilagunek haien auzoak lotegi hutsa izaten uzteko Ermitaldea kolektiboa osatu zuten pasa den urtean. Orain, beraien proiekturik neketsuena, hiri baratzaren sorrera Nafarroako Liburutegiaren ondoan, haziak ematen hasi da larunbatean... [+]


2019-02-03 | Garazi Zabaleta
Baratze bat auzoarentzat opari

Iruñeko Donibane auzoan martxan jarri berri duten proiektua da Udaberri Hiri Baratzea. Gune berdeak lehenagotik ere badira inguru horretan, baina San Juan Xar auzo elkarteak abiatu duen proiektu honek herritarrak espazio horretan paper aktiboa izatea nahi du, eta ez... [+]


Eguneraketa berriak daude