Nekazaritza kaletarrei gerturatzeko herri-proiektua garatu dute Berangon

  • Berangon, XV. mendeko Otxandategi dorretxearen lurretan, herri-proiektu berri bat aurkeztu zuten zapatuan, apirilaren 2an: Otxantegi Herri Lurra. Egitasmoaren bultzatzaileek azaldu dutenez, baratze komunal bat jarri dute martxan, eta, besteak beste, euren helburua da, nekazaritzaren garrantzia azpimarratuta, landa-mundua kaletarrei gerturatzea.


2022ko apirilaren 06an - 09:01
Argazkia: Hiruka

Uribe Kostako nekazaritza biziberritzeko asmoz, inguruko hainbat herritarrek Otxantegi Herri Lurra izeneko proiektuari hasiera eman diote Berangon, Otxandategi dorretxearen lurretan. Hodei Rodriguez egitasmoaren bultzatzaileetako batek azaldu duenez, darabilten lursaila nekazaritzarako erabili izan da urte luzez, "lau belaunaldiz dorretxean errenta zaharrean bizi ziren pertsonak iaz bota zituzten arte gutxienez". Ordutik, lurrok landu barik egon dira, eta gauzak horrela utzi beharrean, horiek berreskuratu eta nekazaritzarako mantentzea erabaki dute ekintzaileek, baratze komunal bat martxan jarriz.

Ortua lantzeaz gainera, proiektu horren helburua baserriaren eta hiriaren arteko zubi lana egitea ere bada. Izan ere, aktibistek deitoratu dutenez, azkenengo urteetan eskualdeak bizi izan duen urbanizazio-prozesuek "ia ezinezko" egin du nekazaritzan aritzea: "Oso zaila da gaur egun lurra lantzeko lursail bat aurkitzea nekazaritzan hasteko".

Proiektu irekia

Egitasmoaren helburua da proiektua Berangoko jendeari eta ingurukoei hurreratzea, eta epe luzerako mantentzea. Horretarako, joan den zapatuan, apirilaren 2an, aurkezpen publiko jendetsua egin zuten. Horretan, patatak erein zituzten auzolanean, eta urteotan eskualdean bizi izan den hirigintza-prozesuaren nondik norakoak aztertzeko mahai-ingurua egin zuten hainbat adituren parte hartzeagaz. Ondoren, indaba-jana egin, poesia musikatutako ekitaldi batez gozatu eta kontzertuak izan zituzten. "Gure helburua zen eskaintza kultural zabala egitea jendea gerturatzeko".

Aurkezpena egin ondoren, proiektuari jarraikortasuna emateko bilera irekia egingo dute eguaztenean, arrastiko 18:00etan, okupatutako lursail horretan bertan. "Asanblada irekia izango da, gure helburua da edonork parte hartzea", azpimarratu du Rodriguezek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri baratzeak
Elikagaien krisia gainditzeko, baserritarrak sustatzeaz gain kaletarrei eman aukera ortu bana edukitzeko

Familia asko betidanik saiatu dira nor bere ortu txikian osatzen etxeko janari beharrak mundu osoko hiri handi eta txikietan. Hala egiten dute Kuban bezala boikot ekonomikoagatik emergentzian bizi diren herrialdeetan, gerraren ondorio latzak nozitzen dituztenetan eta oro har... [+]


Baratzea Iruñeko Mendebaldea eta Ermitagaina auzoak esnatzeko

Iruñeko Mendebaldea eta Ermitagainako bizilagunek haien auzoak lotegi hutsa izaten uzteko Ermitaldea kolektiboa osatu zuten pasa den urtean. Orain, beraien proiekturik neketsuena, hiri baratzaren sorrera Nafarroako Liburutegiaren ondoan, haziak ematen hasi da larunbatean... [+]


2019-02-03 | Garazi Zabaleta
Baratze bat auzoarentzat opari

Iruñeko Donibane auzoan martxan jarri berri duten proiektua da Udaberri Hiri Baratzea. Gune berdeak lehenagotik ere badira inguru horretan, baina San Juan Xar auzo elkarteak abiatu duen proiektu honek herritarrak espazio horretan paper aktiboa izatea nahi du, eta ez... [+]


2018-06-24 | Garazi Zabaleta
Berpiztu Agrokultura proiektua
Permakultura baratzea Gatikan, hiriari jaten emateko

“Bilboko gaztea izanik, sumatzen nuen hiriko gizartea ez dagoela nekazaritzarekin konektatuta”. Horrela azaldu du Kepa Añibarro Zoritak nondik sortu zitzaion ingurumenarekiko eta lurrarekiko interesa. Ingurumen-kimikako eta Paisajismo eta Landa-Ingurumeneko... [+]


Eguneraketa berriak daude