Baketik: Non kokatuko dugu hasiera-data?

  • Bagaude, benetan, aro politiko berri batean? Galdera hau Euskal Herri osoan dabil dantzan. Ezker abertzaleak duen politika berriaz norberak izan dezakeen mesfidantza edo ilusioa alde batera utzirik, egia da berak berrireki duela bakea, demokrazia eta erabakitzeko ahalmena lortzeko bideari buruzko eztabaida.


2011ko apirilaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Sabin Arana Bilbao.

Gaur egun zabaltzen ari diren proposamen ugariren artean BAKETIKek plazaratu duena aipatu nahi nuke dut: Berradiskidetze-prozesu bat modu partekatuan kokatzeko eta bultzatzeko oinarri-proposamena. Berau pasa den asteburuan Arantzazun Mario Zubiagak, Margarita Roblesek, Juan Pablo Fusik eta Juan José Ibarretxek eskaini ziguten mahai-inguruan jaso genuen. Dokumentua talde bakezalearen webgunean eskuragarri dagoenez, idatzi hau irakurtzen duenak, interesa sentituz gero, badu sartzerik behar liratekeen egiaztapenak egin ahal izateko.

Uste dut bertan ideia interesgarriak daudela, baina pentsatzen dut berradiskidetze kontzeptua BAKETIKek esaten diguna baino problematikoagoa dela. Halere, helmuga idiliko horretara iristerik ez bagenu, gutariko asko pozik egongo ginateke ireki berri den prozesu politiko honetatik demokrazia zabalagoaz eta eskubide zibil gehiagoz horniturik aterako bagina.

Deigarri gertatzen zait alabaina dokumentuen egileek kontuan ez izatea Errepublikaren aurkako matxinadak eta ondorengo berrogei urteko diktadurak izan duten (eta duten) garrantzia. Nire ustez, gertaera horien eragin sozial eta politikoak erlatibizatzea eta erantzukizunak ahaztea ez dira lagungarri berradiskidetzerako bidean, baizik eta askok eta askok ireki nahi genukeen bake-prozesua pikutara bidal dezakeen oztopo bat.

Nolako gertaerak diren kontuan hartuta, herri baten ordenamendu demokratikoaren kontrako matxinada eta ondoko berrogei urteko diktadura ezin dira prozesutik atera anekdota bat bailiran, interpretagarri izan daitezkeen gertaerak bailiran; ezin dira baztertu, gero zera planteatzeko: “Euskal auzian, 1960ko hamarkadaren hasiera izan daiteke gutxi gorabeherako hasiera-data”. Eta ezin da hori egin XX. mendeko nazi eta faxisten ideologiek, bai eta ezarritako erregimen diktatorialek ere, su eta gar zapuztu zutelako askatasuna, demokrazia, eta gizateriaren aurkako krimenak eragin zituztelako, azken hauen erantzukizuna iraungitzen ez dena.

Aurreko guztia nahiko argudiorik izango ez balitz jazoera horiek ez baztertzeko, gure kasuan, gainera, ETA diktadura garaiko askatasun aldeko borrokaren baitatik, autoderterminazio-eskubidearen aldekoa barne, sortu baitzen. Erregimen frankista amaitu zenetik ETAk erabili duen borroka armatuaren kritiko zorrotzak izan arren, aurrekoa zalantzan jarri ezinezko gertaera da eta ez dugu ahaztu behar.

Eta aurrekoak poliedroaren beste angelu bat aipatzera narama. Guztiok dakigu zein den frankismo eta diktaduraren aurrean espainiar eskuin osoak duen jarrera, muturrekoa izan a la ez: “Bi alderdien arteko erruaren banaketa” gehien jota. Bai eta ondo dakigu ere ze jarrera defendatzen duten trantsizioa negoziatu zuten frankismo aurkako partidu espainiarrek, 1977ko Amnistia Legea bedeinkatzea suposatzen badu ere: “Hura pasatuta dago; orain ahazteko eta eskuzabal izateko garaia da”. Lege horrek frankismoaren hilketa, tortura eta abarren erantzule politiko, juridiko eta militar guztien zigorgabetasuna bermatzen zuen, euren eginkizun eta boterea ere errespetatzen zizkielarik. Baina bi talde horiek, eskuinekoak eta partidu negoziatzaileak, arazo bat dute, hauxe: euren planteamenduek ez dute betetzen frankismoaren aurkako borrokalari askoren egiaren, justiziaren eta konpentsazioaren egarria, ezta frankismoak erail zituen milaka eta milaka lagunen familienak ere. Zigorgabetasunaren aurkako eta oroimen historikoa berreskuratzearen aldeko herri-deiadar hau gero eta buruhauste handiagoa bihurtzen ari da beraientzat: gero eta pertsona gehiagok ez dute konpartimentu estankorik onartzen, ez dute berriro hutsetik hastea onartzen, nahiz eta trantsizioko partidu politikoak saiatu diren, gogoz saiatu ere, Estatuko herriak konbentzitzen “dena amaitu zela, zoriontsu amaitu ere”.

BAKETIKen ekimenaren aurrean beste alderdi bat aipatu nahi nuke. Bi tendentzia politiko horiek isiltzen duten arren, bakoitzak bere arrazoiengatik, jakina, hogeita hamar urte geroago jarraitzen digu faktura pasatzen hain bitxia izan zen trantsizio horren ondorioetako batek, diktadura garaiko aparatuen garbiketarik ezak, hain zuzen. Nazioarteko mailan lotsagarri eta barregarri dena, ikuspegi demokratikotik begiratuta (Estatu honetako politika eta politikoen “bananerismoa”, hau da, egunkari eta irratiak itxi, jazarpena eta kartzelara kondenatu kultur-gaiengatik, partidu politikoak debekatu eta jendea atxilotu kontzientzia eta adierazpen arrazoiengatik, nazioarteko erakundeek behin eta berriz salatutako tortura mantendu...), irrigarri hori azken muturreraino eraman dute epaile bat auzipetu baitute frankismoaren zulo beltzean ikertu nahi izan duelako; epaile hori, gainera, salbuespen epaitegi bateko kidea zen (Audiencia Nacional) eta urte hauetan zehar euskaldun askok jasan dituzten injustizien arduradun zuzena. Eta zer esanik ez hartzen badugu Meliton Manzanas torturatzailearen kasua adibide gisa, ETAk 1968an hil zuena: demokraziak kondekoratu zuen eta, aldi berean, bere eskuetatik tortura itzelak jasan zituzten lagunen epaiketak demokrazia berak ez ditu baliogabe utzi.

Badakigu jende askori interesatzen zaiola aipatutako guztia “iraganeko gaia” gisa uztea; horrela, “euskal arazoa”-aren jatorri politikoak ahaztu ETAren terrorismoa uzteko arrazoi bakarra moduan: talde honek hiltzeari uzten badio, bukatu egin da arazoa. Historiaren irakurketa desitxuratu horrek, ezer ez azaltzeaz gain (eta ulertu gabe arazo bat ezin da konpondu), bidea ixten dio edozein berradiskidetze-prozesuri eta bake egonkor eta iraunkor bat eraikitzeari. Oroimen historikoa berreskuratu gabe, frankisten zigorgabetasuarekin amaitu gabe eta beraiek eragindako biktimen alde egin gabe (bestelako biktimei, biktima ofizialei, eskaintzen zaien interes eta lagunkoitasun berberarekin, behintzat), ez da benatako justiziarik egongo eta bera gabe ez dirudi berradiskidetzerako aukerarik egon daitekeenik.. Zail samarra baldin balitzateke adiskidetzerako pauso sendoak ematen ari zirela sinistea ETAren aktibismo militarraren berraztertze kritikorik gabe (gatazkaren ondorioak sozializatzeko politika, atentatuak, aukeratutako hilketak eta albokoak...), baita sinestezina izango litzateke ere beste aldekoena arazoaren funtsezko oinarrietakoak diren gerra eta diktadura desagerrarazteko saioa mantenduz gero eta frankismoaren biktimak Estatu espainiarraren eta bere administrazioen egiteke duten betekizunari uko eginez gero.

BAKETIKek, berradiskidetze-prozesua errazteko bere saiakeran, ezin du arlo horretan huts egin. Eta espero dut ez duela egingo zuzentasuna eta bakea maite dituzten pertsona ororen ahaleginak beharko direlako guztiok lortu nahi dugun etorkizun burujabeago, bidezkoago eta adiskidetuagorantz pauso seguruz aurreratuko bagara.


Azkenak
80ko hamarkadako lau euskal film zaharberritzen ari dira, Zinemaldian emateko

'Ehun metro', Zergatik panpox', 'Hamaseigarrenean aidanez' eta 'Oraingoz izen gabe' dira zaharberritzen ari diren lanak. Zinemaldiko Klasikoak sailean ikusi ahalko dira.


‘Poesia mailu bat da’ literatur jardunaldiak egingo dituzte bigarrenez Gasteizko Gaztetxean, asteburu honetan

Gasteizko Gaztetxean batzen den Azpimarra irakurle taldeak antolatu ditu topaketak. Ostegunean stand-up ikuskizun batekin hasita, Xabier Montoiaren eta Maddi Sarasuaren arteko mahai inguruarekin amaituko dituzte jardunaldiak, osteko Azpimarraren poesia ekitaldi musikatuarekin.


2025-06-10 | ARGIA
BSHk Eskirotzeko lantokia itxiko du datorren astean: 655 langile, kalean

Astelehen goizean ezagutu da industriarentzat kolpe latza izango den notizia: datorren astean hasiko du enpresak EEEaren negoziazioa, eta kalean geratuko dira 655 langile. 


2025-06-10 | Gedar
Israelgo Estatuak ebakuazioak agindu ditu Gazako iparraldean, lurreko erasoak areagotu dituen bitartean

Zazpi auzotarako eta Jabaliako errefuxiatu-kanpalekurako aginduak eman ditu estatu sionistak, eta ohartarazi dute "babesleku" izendatutako eremuak erasotzeko "patroi" bat jarraitzen duela.


2025-06-09 | Sabina Hourcade
ARGAZKIAK | Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina... [+]

Mahai ingurua: Aurelia Arkotxa eta Rakel Pardo
Bidaide eta godaide, poesiaren ibilietan

Bidaide eta godaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "godaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]


Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
Euskal sorkuntza patxadaz aurkezten dizun plaza

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]


20 urteko gazte bat atxilotu dute Beasainen, sexu erasoa egitea leporatuta

Erasoa Loinatz jaietako azken egunean gertatu zen. Goierriko Itaiak elkarretaratze bat antolatu zuen gertakaria salatzeko.


Trumpek Guardia Nazionaleko 2.000 soldadu bidali ditu Los Angelesera, etorkinen sarekaden aurkako protesten aurrean

Donald Trump Etxe Zurira heldu zenetik, nabarmen areagotu dira ICE AEBetako Inmigrazioko eta Aduanetako Polizia Indarrak etorkinen aurka eginiko sarekadak. Horren aurrean, komunitate latino handiena hartzen duen estatuan, Kalifornian, protestak piztu dira azken egunetan... [+]


Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon, indarrez

Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.


2025-06-09 | ARGIA
Ordizian eskola segregazioa saihesteko neurri zuzentzaile nahikorik ez hartzea egotzi dio Arartekoak Jaurlaritzari

EAEko Hezkuntza Sailak egindako “balorazio oso positiboa” ezbaian jarri du Arartekoak ebazpen batean. Bere esanetan, “neurri irmoagoak” hartu ezean, Ordiziako eskoletan dauden zaurgarritasun eta hizkuntza desoreka arazoak konpontzetik “urrun”... [+]


Adin txikiko bat taldean bortxatzea leporatuta hiru gizon ikertzen ari dira Arabar Errioxan

Hiru gizonetatik bi adin txikikoak dira eta epaitegian deklaratu dute. Hirugarrenaren bila ari dira.


Eguneraketa berriak daude