Bakerik ez dugu

  • Larunbat eguzkitsuetan, gehiengoa, garagardo bati helduta, ez da zapaldua sentitzen, ez langile desjabetu, ez emakume eta ez beste ezer bezala. Eta ez du kaleetan biolentziarik ikusi nahi. Baina bakerik ez dugu.


2017ko martxoaren 14an - 09:35

Larunbat eguzkitsuetan, jendea alde zaharrera joaten da erosketaren bat egin eta pote bat hartzera, haurrek bazterrak nahasten dituzten bitartean. Pasa den martxoaren 11ean, Iruñean, herri mugimenduak jasotzen duen errepresioaren aurkako manifestarien eta Espainiako poliziaren arteko istiluek bezeroen eta auzokideen egunerokotasunaren armonia aztoratu zuten.

Ahots ugarik gaitzetsi dute manifestarien jokaera. Ez dira horrela ibiltzeko garaiak. Bizikidetza baketsurako garaia da orain.

Larunbat eguzkitsuetan, gehiengoa, garagardo bati helduta, ez da zapaldua sentitzen, ez langile desjabetu, ez emakume eta ez beste ezer bezala. Eta ez du kaleetan biolentziarik ikusi nahi. Baina bakerik ez dugu. Gudan murgilduta gaude, kapitalismoak bizitzari berari deklaratu baitzion guda jaio zen egunetik.

Egun hartan, Iruñean, bakerik ez dagoela ikustarazi zuten gazteek, eta nik ez dut uste hori egin ez dezaten exijitzea zilegi denik.

Sistema eraldatzeko antolatzen direnek beharrez egiten dute talka sistemarekin, beharrez egiten dute topo errepresioarekin bere forma guztietan, sistemaren funtsa den biolentziarekin. Haiei guztiei, Errenteriako hiru gazteei, elkartasuna.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude