Hamasek eta Israelek onartu dute su-etenaren lehen fasea

  • Hamasek 48 bahitu askatuko ditu astelehenerako, eta Israelek 2.000 preso. Ostegun honetan dute izenpetzekoa lehen faseari buruzko akordioa; bigarren faseari buruzkoaz, ordea, ezjakintasun eta hauskortasun handiagoa nabaria da.


2025eko urriaren 09an - 10:09
Azken eguneraketa: 15:31
Israeldarrak karrikara atera dira pozez. Gazan, ordea, pozaz gain mesfidantza ere sentitzen dela adierazi dute bertako iturriek. Maya Levin / AFP
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hamasek astelehenean askatuko ditu 48 bahitu israeldarrak –20 bizirik eta 28 hilda, Israelen ustetan–, eta bere aldetik, Israelek, 2.000 preso palestinar –hil arteko kartzela zigorra duten 250 preso eta azken bi urteotan preso sarturiko beste 1.700 bat– kaleratuko ditu. Horrez gain, Israelek bere soldaduak "adostutako lerro batera" erretiratuko dituela jakitera eman du Donald Trump AEBetako presidenteak, "bake sendo, iraunkor batera iristeko asmoz". Gaza lurraldearen %75 kontrolatzen du Israelgo armadak, eta oraingoz zehaztu gabekoa dute nora arte eginen luketen atzera. Gazako Defentsa Zibilak jakitera eman dutenez, akordioa adostu ondoren ere segitu dute gaueko bonbardaketek.

Bahituen eta presoen askatzea "Israelek erretiratzearekin eta laguntza humanitario gehiago sartzearekin batera" egin beharko litzatekeela jakitera eman dute negoziaketetan egon direnek.

"Egun handia" da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren arabera: "Guztiak etxera ekarriko ditugu, jaungoikoaren laguntzarekin". Ostegun honetan aurkeztuko du akordioa gobernu kontseiluan.

"Elkarrizketa arduratsu eta serio bat" izan dela oharatarazi du Hamasek, bitartekarien –Qatarren, Egiptoren, Turkiaren eta Trumpen– ahalegina eskertuta. Hala ere, adostutakoari begira "Israel behartzeko" eskaera luzatu die bitartekariei: "Okupazio gobernuak adostutako neurriak erabat bete ditzan eta ez atzeratzeko".

Bigarren faseari begira

Hamaseko arduradun batek adierazi du lehen fasea sinatu eta "berehala" hasiko direla bake akordioaren bigarren faserako negoziazioak. Israelek, bere aldetik, ez du horri buruzko adierazpenik egin. Palestinarren eskubideei uko ez diela egin argi utzi du Hamasek, "askatasuna, independentzia eta autodeterminazioa lortu arte".

Astelehenean abiatu zituzten Kairon Israel eta Hamasen arteko zeharkako elkarrizketak, eta asteazken gauean eman du lehen fasearen izenpetzearen berri Trumpek. Gazako gerra bukatzea helburu, irailaren 29an aurkeztu zuen hogei puntuz osatutako proposamena AEBetako mandatariak.

Poza baina aldi berean mesfidantza adierazi dute Gazan bonben azpian direnek, iraganean ere izan direlako bi aldeen arteko akordio batzuk lortzekotan, azkena 2025ko urtarrilaren 15ean. 65.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek 2023ko urriaren 7az geroztik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Euskal Herriko hainbat musika taldek bat egin dute Spotify-ri boikot kanpainarekin

Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]


Hezkuntzan egun osoko grebara deitu dute urriaren 15erako, Hego Euskal Herrian

Haurreskoletatik unibertsitateraino, hezkuntza sistema osoan egun osoko grebara deitu dute sindikatuek Hego Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez. Urriaren 15erako lantokietan deitu dituzten lanuzte eta mobilizazioak indartzera dator deialdia.


Mikel Zuloaga ‘Mikelon’, Global Sumud Flotillako partaidea
“Ezin dugu onartu Euskal Herrian inork holokaustotik etekinik ateratzea”

Astelehen gauerdian iritsi ziren Bilboko aireportura Mikel Zuloaga ‘Mikelon’, Jotas Osés, Itziar Moreno eta Abdel Karim el Khamlichi Global Sumud Flotillako euskal aktibistak, Israelgo Kiotz espetxean lau egun eta itsasoan hilabete eman ondoren. Astearte gauean... [+]


Israel Premier Tech: izena, nortasuna eta jabea atzean uztera behartua

Israel Premier Tech txirrindularitza taldeak datorren denboraldirako “egungo nortasun israeldarretik urruntzera” behartua ikusi du bere burua, Espainiako Vueltan hauspotu ziren protestengatik. Gainera, Sylvan Adams sionista ez da aurrerantzean proiektuaren buru... [+]


2025-10-07 | ARGIA
67.000 hildako, ia bi milioi desplazatu eta gosetea: genozidioaren bigarren urtemuga

2023ko urriaren 7an, Hamasen erasoaren ostean, palestinar herriaren kontrako genozidioari hasiera eman zion Israelgo Estatuak. Trumpen planaren negoziaketa betean, beldurgarriak dira bi urteotako sarraskiaren zifrak.


Hamas eta Israel astelehenean bilduko dira Trumpek proposatutako plana eztabaidatzeko

Ordezkariak Egiptoko Sharm el-Sheikh hirian bilduko dira, Sinai penintsulan, Trumpen lehen fasearen "mekanismoak eta xehetasunak" aztertzeko. Bien bitartean, bonbardaketek hildakoen kopurua handitzen jarraitzen dute; azken 24 orduetan beste 65 palestinar hil ditu... [+]


Flotillako ehunka atxilotuek tratu txarrak eta torturak salatu dituzte

Global Sumud Flotillako ontzietan zihoazen lau aktibista euskaldunak Atenasera Euskal Herriko 15:30ean heldu dira eta handik Loiura zuzenean hartuko dute hegaldia, 23:15ean iristeko. Jada aske utzi dituzten ekintzaileek kolpeak, umiliazioak, loaren galaraztea edo janaria eta ura... [+]


2025-10-06 | Ahotsa.info
Palestinaren aldeko aldarria ozen entzun da Iruñean

Palestinaren Elkartasuna taldeak deitutako manifestazio jendetsua Antoniutitik abiatu da, Israelgo Estatua desagertzearen eta erresistentzia palestinarraren aldeko aldarriak eta gobernu aurrerakoien aurkako oihuak eginez.


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


2025-10-02 | ARGIA
Ehunka bahituak Israelera eraman dituzte, eta Flotillak dio Gazako blokeoa apurtzen saiatzen jarraituko duela

Flotilla gelditu du Israelgo armadak, Gazara iritsi aurretik. Ontziak Israelek "arrisku eremu" gisa izendatu duen lekuan dira asteazken goizetik. Iluntzean, 20:30ak pasatxoan heldu dira ontzi militar israeldarrak lehen abordaiak egitera. Flotillako ontzietan zihoazen lau... [+]


Eguneraketa berriak daude