Larunbatean Baionako festetan antolatutako bigantxetan, dozenaka lagunen aurrean bigantxetako bati bizkarrezurra txikitu zioten eta plazatik soka bati lotuta eraman zuten arrastaka. Han bildutakoen "jaia" ez eteteko, beste bigantxa bat atera zuten geroago. Nor talde antiespezistak zabaldu du albistea, Marion Vaccak egindako irudiekin lagunduta. Euskal Herriko jaietan gizakien entretenimendurako animaliak erabiltzen diren ohiko ekitaldietako bat dira bigantxak.
Euskal Herriko jaietan ohikoa da behi gazteak erabiltzea "ondo pasatzeko". Plaza edo kale batean bigantxa askatu eta inguruko ume, gazte eta helduek animalia zirikatzea da ekitaldiaren funtsa.
Gurean dokumentalean jorratu zuten "jolas herrikoi" hauetan animaliek sufritzen dutena:
Herriko gazteek eta jai batzordeak bultzaturiko galdeketaren bidez hartu da erabakia. Herritarren %22ak gutxi gora behera hartu du parte kontsultan, eta orain “jaien antolaketa birplanteatzea” dagokio udalari.
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]
Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan.
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.
Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria... [+]