argia.eus
INPRIMATU
Baionako bestetan jo eta ke, bigantxaren bizkarrezurra txikitu arte
  • Larunbatean Baionako festetan antolatutako bigantxetan, dozenaka lagunen aurrean bigantxetako bati bizkarrezurra txikitu zioten eta plazatik soka bati lotuta eraman zuten arrastaka. Han bildutakoen "jaia" ez eteteko, beste bigantxa bat atera zuten geroago. Nor talde antiespezistak zabaldu du albistea, Marion Vaccak egindako irudiekin lagunduta. Euskal Herriko jaietan gizakien entretenimendurako animaliak erabiltzen diren ohiko ekitaldietako bat dira bigantxak.

Axier Lopez @axierL 2019ko uztailaren 29a
Argazkia: Marion Vacca
Marion Vacca
Marion Vacca
Marion Vacca

Euskal Herriko jaietan ohikoa da behi gazteak erabiltzea "ondo pasatzeko". Plaza edo kale batean bigantxa askatu eta inguruko ume, gazte eta helduek animalia zirikatzea da ekitaldiaren funtsa.

Gurean dokumentalean jorratu zuten "jolas herrikoi" hauetan animaliek sufritzen dutena: