Baionako bigarren itzulian Etxeto eta Bergé sozialistak elkarrekin izango dira

  • Maiatzaren 30ean Baiona Berdea eta Elkarkidea elkarteek Henri Etxetoren Bayonne Ville Ouverte ez babestea erabaki zuten. Hala, Etxetoren alderdiarekin bat egitea erabaki du Mathieu Bergé sozialista buru duen Baiona Bihar-ek.


2020ko ekainaren 01ean - 09:45
Henri Etxeto Mathiu Bergérekin batera arituko da bigarren itzulian, Baionan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekainaren 28an izango da Baionan nork aginduko duen erabakitzeko bigarren itzulia. Henri Etxetoren Bayonne Ville Ouverte eta gaur egun agintean den zentro-eskuineko Jean-René Etxegarai aurrez aurre izango dira.

Martxoaren 15ean iragan zen lehen itzulian Jean-René Etxegarai auzapezaren zerrenda atera zen garaile botoen %40,33 lorturik, bigarren Etxeto (%29,76), hirugarren Baiona Berdea Elkarkidea (%13,12), laugarren Bergé (%11,20) eta azken eskuin muturra (%5,57).


Eguneraketa berriak daude