Baionak gaztetxea izan dezake “epe laburrean”

  • Baionako Gazte Asanblada akordioa lortzear da Herriko Etxearekin, "epe laburrean gaztetxea sortzeko", kolektiboko kideek jakinarazi dutenez.


2013ko uztailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Baionako Gazte Asanbladako kideak larunbatean okupatu zuten eraikinaren aitzinean. (Argazkia: Gaizka Iroz / Kazeta.info)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gazteak gaur bilduko dira udal ordezkariekin, eta ondoren emango dituzte hitzartutakoaren inguruko zehaztasunak.

Gazte Asanbladak azaldu duenez, urte eta erdiz hainbat bilera egin dituzte Herriko Etxearekin, baina negoziazioek aurrera egiten ez zutela ikusita, Baionako Justizia jauregiaren egoitza izandakoa okupatu zuten pasa den larunbatean. Egun bat iraun zuen gaztetxea aldarrikatzea xede zuen okupazioak.

Bestalde, hilaren 24an hasiko diren festen harira, egitarau alternatiboa proposatuko duela azaldu du Gazte Asanbladak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude