Baiona Miarritze eta Angelu lotzen dituen bizikleta bidearen alde mobilizatuko dira gaur Baionan

  • Hitzordua 17:30ean jarri dute Bizi! eta Txirrind’Ola elkarteek. Horrez gain, Baionako auzapezak etxegabeen aurka harturiko erabakiaren kontrakoek ere deitu dute elkarretaratzera, Baionako auzapeza presionatzeko.

Bizikleta bide hauen alde mobilizatu ziren uztailean

2020ko urriaren 13an - 09:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baiona Miarritze eta Angelu lotzen dituen bizikleta bidearen geroaz erabakitzeko bilera dute urriaren 13 honetan 17:30ean Baionako Arteen Hirian. Hori horrela, bide hauen mantentzea exijitzeko elkarretaratzera deitu dute Bizi! eta Txirrind'Ola elkarteek.

Hain zuzen, Angeluko eta Biarritzeko auzapezak urriaren bukaerako "koronapistak" deitu bide hauen kentzearen alde liratekela jakin berri dute bi elkarteek. Hori horrela gertatzen balitz, "gibelkada larri eta onartezina" litzatekela salatzen dute ekologistek. Mezu hau entzunarazteko elkarretaratzea eginen dute arratsalde honetan,  Mugikortasunen Sindikatuarekin batera udalek egitekoa duten bileraren kari.

Etxegabeen aldeko elkarretaratzea ere bai

Ez da mobilizazio bakarra izanen. Hain zuzen, Jean-Rene Etxegarai Baionako auzapeza bertan egonen delako, etxegabeen kontra hartu duen erabakiaren kontrako elkarretaratzera deitu du herritar talde batek.

Etxegabeen kontrako neurri zorrotzak hartu zituen Baionako auzapezak irailaren 18ko erabakiaren bidez. Besteak beste, Baiona Ttipia, Baiona Handia eta Santa Izpiritu auzoetan lurrean jartzea eta etzatea debekatua zaie. "Aspaldian abiaturiko gentrifikazio prozesuaren baitako urrats berri bat" dela salatu dute protestaren antolatzaileek.


Hirigintza kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Denise Scott Brown

2026ko otsailaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Kexak

2025eko azaroaren 5
Lurraldea eta arkitektura
Aukera bat da

2025eko urriaren 8
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.