Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.
Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan oinarrituta dago pelikula. Hain zuzen, Isabel, Ramón eta Madalenen istorioa kontatzen da. Senar-emazteak aspaldi dibortziatu ziren, harremana ere galdu zuten erabat, baina Ramón oso gaixo dago orain; azkenetan dago. Eta bakarrik.
Madalen alabak eskatuta, Isabel gerturatu egingo da Ramonengana.
Sail Ofizialeko irabazleak:
Beste sari esanguratsu batzuk: