Babestutako eliza bat hondatu dute hotel bat eraikitzeko lanetan Donostian

  • Donostiako Antigua eta Easo auzoen arteko muinoan dago San Bartolome auzoa. Lau izarreko hotel bat eraikitzen ari dira bertan, babestuta dagoen auzoko elizaren ondoan. Bada, obrek elizaren alde bateko pareta eraitsi dute nahiz eta udalak onartutako lizentziak argi uzten duen babestutako eremua dela, “ukiezina” beraz. Hirigintzako zinegotziak enpresa eraikitzailea egin du erantzule eta “jokaera klandestinoa” izan dela esan du.


2018ko urtarrilaren 10an - 11:14
Irudia: Noticias de Gipuzkoa

2004an herritar talde batek San Bartolomeko harresia botatzeko eskatu zion Donostiako Udalari. Auzitegi Gorenak atzera bota zuen egitasmoa, monumentu historikoak baitira bai harresia baita eliza bera ere. Harrezkero, Hiriko Ondarea Babesteko Plan Bereziaren barruan daude biak.

Catalonia eraikitzaileak inguru horietan hotela eraikitzeko asmoa adierazi zuenetik, begiz jota izan du eliza: proiektuaren arabera, hotelaren sarrera gisa erabiliko da, nahiz eta babespean egon. Plan Bereziak eraikina “itxuraldatzeko” zilegitasuna ematen dio enpresa arduradunari, ez ordea hondatzekoa. Gauzak horrela, Enrique Ramos Donostiako hirigintza zinegotziak erabat baztertu du langileek eginiko akats bat izan denik eta arazoa enpresarena dela nabarmendu du. “Gauzak oso argi utzi genituen akordioa sinatu genuenean”.

“Legez kanpo eta modu klandestinoan eginiko ekintza izan da. Eliza eremu babestua da eta eraisterik balego, jada egina egongo litzateke”, azaldu dio hirigintza zinegotziak Noticias de Gipuzkoa egunkariari. Lanak erabat moztu dituzte eta lizentzia eguneratu arte ezingo dute hotelaren lanekin jarraitu. Eraitsitako elizaren zatia ere berriro eraikitzea agindu die udalbatzak eta espedientea zabaldu dute enpresa eraikitzailearen nondik norakoak aztertzeko. Isuna 50.000 eurokoa izan daitekeela jakinarazi du Ramosek.

Donostiako Udaleko oposizioko taldeek hirigintzako zinegotziaren agerraldi ofiziala eskatu dute, gertatutakoaren inguruan azalpenak eman eta konponbidea zein izango den argitzeko.  

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ondare arkitektonikoa
Mizerinok eztabaida piztu du

Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]


2023-12-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Baserriak

Berriki Donostiako Arkitektura Eskolan agerkunde arkitektoniko bat izan dugu. Tesi doktoral baten markoan eta Ibon Telleria arkitektoaren eskutik, euskal baserriaren inguruko ezagutzaren aldaera bat azaldu da. Ekarpenak dio, lagar ereduaren baserrien hasierako eraikuntza 1450... [+]


2023-05-07 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hondarribiko baserria

Baserri ingurunea dramen gertakari izan da berrietan, eskopeta eta hondeatzailea bitartekari. Notizietako baten arabera, Moskenea zuen izena, eta akabatua izan da. Bere haragia harri eta egurrezkoa bazen ere, bere desagerpenak inpaktua sortu eta tristura ekarri du. Hondarribiko... [+]


Serorak
Herri ondarearen zaindariak, elizako agintarien jomugan

Herrietako elizen zaintzaz arduratzen ziren emakumeak ziren serorak eta Euskal Herri osoan ezagunak izan ziren, Erdi Arotik XX. mendera arte. Baina bete zuten funtzioa ez zen berdina izan lurralde guztietan, ezta garai guztietan ere. Emakume haiek publikoki nabarmentzen ziren... [+]


400 urteko baserria bota dute Hondarribian, txalet bat egiteko

Hondarribiko Zimizarga auzoan zegoen Moxkanea izeneko baserria bota dute egunotan hondeamakinek. Baserriaren lehen aipamenak  1663. urtekoak dira eta garai hartan Bidasoa bailaran eta Lapurdin hedatu zen tipologia arkitektonikoa mantentzen zuen. Udalak gertatutakoa... [+]


Eguneraketa berriak daude