Kataluniako 18 buruzagi independentista epaitzeko erlojua martxan jarri du Auzitegi Gorenak

  • Gorenak atzera bota ditu auzipetuen defentsek jarritako hirurehun diligentzia baino gehiago atzera bota ditu eta akusazioek euren idatziak aurkeztu ahal izango dituzte.


2018ko urriaren 25an - 14:49

Kataluniako 18 lider independentista akusatuen aulkiak eseraraziko ditu Espainiako Auzitegi Gorenak, matxinada delituaz gain desobedientzia eta malbertsazioa leporatuta.

Horien artean asko preso politikoak dira egun: Oriol Junqueras, Carme Forcadell, Dolors Bassa, Raül Romeva, Jordi Sànchez, Jordi Cuixart, Josep Rull, Jordi Turull eta Joaquim Forn. Gainerakoak, Kataluniako Legebiltzarreko mahaia osatzen zuten kide subiranistak dira: Lluís Corominas, Anna Simó, Lluís Guinó, Ramona Barrufet eta Joan Josep Nuet. Eta horrez gain Carles Mundó, Meritxell Borràs eta Santi Vila kontseilari ohiak eta Mireia Boya CUPeko diputatu ohia ere epaituko dituzte.

Carles Puigdemont eta exiliaturik dauden gainerako buruzagiak ordea ez dituzte auzi horretan epaituko, Europan babesa hartu duten herrialdeek ez diotelako Espainiari estraditatzeko baimenik eman.

Pablo Llarena epaileak hasi zuen buruzagi independentisten kontrako instrukzioa joan den urrian Parlament-ak onartutako lege eta adierazpenengatik, baita U-1eko erreferendumagatik ere. Defentsek fase hori luzatzea eskatu zuten auzipetuen aldeko froga ugari dituztela argudiatuz, baina Gorenak kolpe batez atzera bota ditu 300 diligentzia baino gehiago, "denboran luzatzea" litzatekeelako.

Fiskalak atzera egingo al du?

Atzera kontaketa martxan da. Hala, fiskaltzari eta Vox alderdi ultra-eskuindarrak osatzen duen akusazio partikularri bost eguneko epea eman die Gorenak euren kalifikazio idatziak aurkezteko.

Azaroaren 2an ikusiko da beraz fiskaltzak, Estatu Abokatuaren bidez, akusazio larriei eusten dien edo zigor eskariak murrizten dituen; matxinada delitua 30 urteko kartzelarekin zigortzen da kode penalaren arabera. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak asteazkenean Espainiako Kongresuan zeharka aditzera eman zuen Kataluniako urriko gertaerak ezin zirela matxinada delitu bezala hartu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude