Autopsiaren arabera mozalak itota hil zen Uztaritzen aurkitutako Mélodie Massé gaztea

  • Ahoan jarritako mozalak arnas bideak itxi zizkion. Mediku forentseek garunean lesioak aurkitu dizkiote eta sudurra hautsita zeukan.


2017ko irailaren 15ean - 15:21
Uztaritzeko Arruntza auzoan aurkitu dute 23 urteko haurdunaren gorpua. Argazkia: EITB.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sud Ouest egunkariak eman du autopsiaren berri. 23 urteko gaztea irailaren 13an aurkitu zuen hilda bikotekideak amaren etxean.

Bikotekideak aurkitu zuen hilotza emakumearen amaren etxean. Eskuak eta hankak lotuta zituen, ahoan mozala, eta begiak estalita. Aurpegian berriz, ubelduak. Baionako prokuradoreak prentsaurrekoan adierazi du hilketa oso bortitza izan dela.

Bikotekidea ospitalera eraman zuten shock egoeran eta ondoren galdeketa egin zioten. Berak esan duenez, Bordelen erizaintza ikasten ari zen neska zortzi hilabeteko zegoen eta bera zen umearen aita. Bikotekidea ere Bordelen ari da ikasketak egiten.

Paueko eta Baionako poliziak ari dira hilketa ikertzen eta adierazi dute hipotesi guztiak irekita daudela.


Irakurri gehiago: Gizartea
Gizartea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.