Lemoako Harriketarrak Gazte Asanbladak hogei urte bete ditu aurten. Ospakizun asteburua izango dute ostiraletik aurrera, Karabie gaztetxean. Olatz Elejabarrieta eta Asier Iturrate gazte asanbladako kideek "herriaren babesa" sentitu dutela azpimarratu dute. Autogestioa eta irudimena "nortasunaren parte" direla adierazi dute, eta asteburura begira lasai bezain urduri daude, aurretiazko lana ondo bete dutenaren ziurtasunez. Asteburuari buruz eta Harriketarrak taldearen inguruan mintzatu dira. Hona elkarrizketa eta asteburuko programazioa.
20 urte bete ditu Harriketarrak. Zer sentsazio sortzen die taldeko beteranoei? Eta taldeko hasiberriei?
Olatz Elejabarrieta: Orokorrean poztasun handi-handia eta harrotasuna sorrarazten digu. Ni erdibidean nago, ez naiz lehen belaunaldikoa, ezta berria ere…. Uste dut beteranoak pozik daudela. Batez ere, asanbladak bere nortasuna mantenduagatik, aldaketak egon direlako, bizirauteko beharrezkoak izan diren aldaketak… Pozgarria da, eurak hasi zuten bideak oraindik jarraitzen duela, eta batez ere gaztetxeak espazio moduan eta asanblada moduan bizirik eta indartsu jarraitzen duela ikustea.
Asier Iturrate: Hasiberrientzako beteranoentzat adinako poztasuna da, herriaren babesa duen proiektu baten parte izateak ez badizu zerbait berezia sorrarazten barruan, bihotzik ez duzulako da.
Asteburu honetan urteurrenaren ospakizuna duzue. Nola igaro dituzue aurreko egunak?
A.I.: Lasai gabiltza, baina tentsioa nabarmena da, azken orduko akatsek edo dudek bi egun falta direnean jendea zorarazten dute. Autogestioan bizitzea eta irudimena gure armarik onenak direla diogu gure leloetan.
O.E.: Hunkituta. Denborarekin eta patxadaz hasi ginen lanean, esperientzia apur bat ere badugu eta azken momentu honetan inoiz baino lasaiago gaude. Emozioa eta poztasuna hain da handia… Aurtengoa urte berezia izaten ari da. Apirilean Gazte Topagunea ospatu genuen Lemoan, eta orain urteurrena. Zer gehiago eskatu dezakegu?
Zer ematen dizue zuei asanbladak?
A.I.: Asanblada honen parte izateak nire bizitza baldintzatu du. Asanbladan gauza berri asko ikasten eta ikusten dituzu eta horrek ezinbestean pertsona hobea bihurtu nau. Hemen balore jakin batzuk, edo hobeto esanda, egoerak baloratzeko ikuspuntu justuago, sozialago eta anitzago bat bereganatu dut. Ikuspuntu horretan mundu oso bat sartzen da, ez soilik ni eta nire ingurua.
O.E.: Bizitzeko era bat! Lemoa, Euskal Herria eta mundua ikusteko modu bat. Desikasteko, ikasteko, jendea ezagutzeko, nire eta gure ametsak egia bihurtzeko ezinbesteko baliabide bat da.
Lan asko eskaini behar zaion aisialdia da? Ala erantzukizun bat ere bilakatu da?
O.E.: Konpromisoa handia da, bai, horrela izatea nahi izan dudalako, nire kasuan. Erantzukizuna? Beharbada momentu batzuetan bai; ekintzak ondo atera daitezen, ereindako bideak jarraitzeko… Baina nik edukitzea erabaki dudan erantzukizuna da. Egia da, ordu eta lan asko eman diogula asanblada eta gaztetxeari… baina ez dut nire bizia hori barik ikusten!
A.I.: Beste elkarte batzuk derrigortuta daude izaeragatik ekimen desberdinak egitera; gu ez. Olatzek esan bezala, gure buruari jarritako helburuei erantzukizunez erantzuten saiatzen gara, horretarako betebehar batzuk gure gain hartuz. Azken finean, gizarte honetako parte garen heinean, gizarte honekiko erantzukizun bat daukagu eta aisialdi mota diferente baten alde borrokatu nahi badugu, ezinbestean behartuta ikusten gara gabonetan antolatzen dugun hamabostaldi kulturalaren moduko ekintzak aurrera eroatera. Eta bai, horrek lana suposatzen du.
Zailtasunik aurkitu izan duzue ibilbide honetan?
O.E.: Hasieran, ez ginen orduko udal gobernuaren begikoak, eta oztopoak jartzen zizkiguten. Halan ere, guk astiro-astiro eta beti gure bidean sinesten egin dugu lan eta herriak hori ikusi zuenean dena gure alde egon zen. Karabie (Gaztetxea) Zaharra erre zen aldi hura, lapurreta batzuk, jende falta, elkarren arteko erlazioetan krisiak… Zailtasunek beti aldaketa aberatsak ekarri dizkigute eta ni behintzat horrekin geratzen naiz. Arazo horiek guztiek eman dizkiguten aberastasunak goraipatuko nituzke.
A.I.: Bai, zailtasunak eta oztopoak ia eguneroko gauza dira. Autogestioan bizitzeak ere poltsikoak ez dizkizu betetzen eta diru arazoak ere izan ditugu. Baina ekintza xumeetan ere pozik bizi gara eta gure hogeigarren urteurreneko kantak dion bezala, “kolpeak irribarrez jasotzen saiatzen gara”.
Herritarren babesa sentitzen duzue?
O.E.: Hasiera-hasieratik “Herria Koloreztatzea” izan da gure asmoa eta leloa. Harriketarrok beti argi eduki dugu gure amets pertsonalak betetzeaz gain, Lemoan eta lemoaztarrontzako lan egin gura dugula. Asanbladan parte hartu edo ez herritarrek beti erantzun ona eman digute eta asko eta asko izan dira Karabieko ekintzatan parte hartu dutenak.
A.I.: Leku guztietan pasatzen den bezala asanbladan ibiltzen garenok beste hainbat elkartetako parte ere bagara. Gainera, Lemoa herri txikitxo bat da eta nahitaez guztiok elkar ezagutzen dugu.
Nolako egunak izatea espero duzue?
O.E.: Asko gozatzea! Beti diogu ahalmen handia dugula espontaneoak izan eta azkeneko momentuko arazoei ere aurre egiteko. Beraz, orain azken lanak amaitu eta ederto pasatzea baino ez zaigu falta!!!
A.I.: Nik uste emozioen joan etorria beti izango dela: egindakoaren harrotasunetik, lanean jarraitzeko gogoetara; guztia antolatzearen estresetik, hainbeste pertsona elkar ikustearen aberastasunera. Eta, nola ez, nostalgiak dakarren malkoetatik, horrek ematen digun alaitasunaren irribarretara.
Aste Santuan Berriozarren egindako topaketetatik egun gutxira bildu gara Gasteizko Sorturen bulegoan. Hango kontuez jardun dugu apur bat, baina batez ere gaur egun euskal gizartean dantzan diren gaiez aritu gara, Ernaik horien gainean duen iritzian sakontzeko asmotan. Amaiur... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.
Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]
Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.