Hizkuntz Eskubideen Behatokiak udako kanpainaren berri eman du. 2020ko kexa kopuru antzekoa jaso du erakundeak. Aisian eta ostalaritzan bizi izandako hizkuntz eskubide urraketak dira herritarrek gehien salatu dituztenak.
Agurne Gaubeka erakundearen zuzendariak Hizkuntza eskubideak ez daude oporretan kanpainaren balorazioan adierazi du urraketek erakusten dutela oraindik bide luzea dagoela egiteko eta unean uneko kontzientziazio kanpainak ezinbestekoak badira ere, eskubideak bermatzeko bestelako neurri eta laguntzak beharrezkoak direla.
Aisian hutsune asko
Udako kanpainan, ohikoak ez diren espazioetan ematen diren eskubide urraketak bildu nahi izaten ditu Behatokiak eta aurreko urtean bezala oraingoan ere aisia eta ostalaritza aztertu dituzte. Aisiari dagokionez, herritarrek salatu dute hainbat gunetan ez dietela zerbitzua euskaraz eskaini, hala nola, turismo bulegoetan, museoetan, eta bisita gidatuetan. Orokorrean, gune fisikoetan eta sarean ere informazioa euskaraz ez dagoela kritikatu dute herritarrek. Gainkostua duten euskarazko gidak ere aurkitu dituzte. Gaubekak gogoeta egin du euskara bertako hizkuntza izanda duen trataeraz: “Deigarriak dira hainbat interes guneetako urraketak: euskara, bertako hizkuntza izan arren, ez da bisita egiteko hautatu litezkeen hizkuntzen artean kokatzen, edota are okerrago, ez sarean eta ezta fisikoki ere, ez da gune horren inguruko informaziorik euskaraz eskaintzen”.
Kulturari eta kirolari lotutako emanaldi asko gaztelaniaz eta frantsesez baino ez direla egin salatu dute herritarrek. Gaubekak euskal markaz gogoeta egin du: “Kanpoko turismoari begira euskal marka saltzen da gure inguruko hainbat espazio kulturaletan, baina bildu ditugun urraketek argi erakusten dute euskarari leku txikia eskaintzen zaiola bertakoaren berezitasun horien baitan”.
Ostalaritzan ere herren
Gaubekak hizkuntza paisaia euskaraz egotearen garrantzia azpimarratu du, ondoren herritarrak errazago erabaki dezan euskaraz egitea establezimendu batean. Hala ere, aitor du jasotako kexen kopurua ikusita egoerak makurra izaten jarraitzen duela. Ostalaritzako establezimenduak ezagutarazteko erabilitako iragarki, webgune eta sare sozialetan gaztelania, frantsesa eta ingelesa darabiltzate. Bestalde, establezimendu ugaritan karta ez dago euskaraz eta zerbitzari asko ez dira gai euskara ulertzeko. Azken bi urteotan, pandemiaren eraginez, barne turismoak gora egin du eta gerta zitekeen ostalaritzan ari direnek bertako turistaren hizkuntza gehiago erabiltzea. Dirudienez, ez da halakorik gertatu: “Azken bi urteetan barne turismoa asko hazi den arren, zerbitzu asko kanpoko bezeroei begira jarri dira turismoari eman zaion bultzadaren ondoren, eta horrek bertako herritarren hizkuntza eskubideak ez errespetatzea dakar albo-kalte gisa”.
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argudiatu du kontraesanean daudela jardunaldien helburua, hau da, gaztelania bultzatzea, eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea. Observatorio Global del Español erakunde antolatzaileari gutunez eman dio erabakiaren berri, eta 2024an... [+]
Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]
Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.
Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua... [+]
Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak salatu du antolakuntzatik esan zietela hitzaldian gazteleraz hitz egin beharko zutela, "arrazoi politikoengatik". Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "oso larritzat" jo du gertatutakoa.
Hizkuntza eskubideak ohi baino gehiagotan agertu dira titularretan azkenaldian, berri onik iragarri ez badute ere. Epaitegiek atzera bota dituzte hizkuntza eskakizunak herritarren zerbitzurako hainbat lanpostutan. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubeka... [+]
Hilabetero bezala, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak abenduko eskubideen urraketak, zoriontzeak eta lorpenak bildu ditu. Urraketak dira gehienak, enpresa pribatuetatik zein erakunde publikoetatik etorriak: besteak beste, osasun zentroetan euskara zerbitzurik ez bermatzea edota... [+]
Hizkuntza-Eskubideen Behatokiak salatu du zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izatea oinarrizko eskubide kolektiboa dela, eta larritzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiak galarazi izana Barakaldoko Udalak zerbitzu publikoetako euskara eskatzea. Bestalde, Barakaldoko Sasiburu... [+]
Iruñeko euskalgintzako kolektiboek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jarri dute martxan "Udalak nirekin euskaraz" kanpaina, Iruñeko Udalaren hizkuntza eskubideen urraketak azaleratzeko helburuz. Horretarako, herritarrei eskatu diete partekatu ditzatela... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak publiko egin ditu irailean herritarrek egindiako salaketak, zoriontzeak eta lorpenak.