Aurreikusitakoa gertatu da Frantziako Estatuan: eskuin muturra garaile handia, botoen %34 lorturik

  • Lehen itzuliko emaitzen kontaketa ia bukaturik dela, eskuin muturreko RN alderdiak %33,15 egin du, ezkerreko Fronte Popular Berriak %27,99 eta Macronen Ensemble alderdiak %20,04. Parte-hartzea %66,7ekoa izan da, azken 25 urteetako handiena.


2024ko ekainaren 30an - 20:22
Azken eguneraketa: 2024-07-01 13:51:53
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Eskuin muturreko RN alderdia da Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzuliko garaile handia. RN alderdiak %33,15 jaso du, ezkerreko Fronte Popular Berriak %27,99 eta Macronen Ensemble alderdiak %20,04.

Azken urteetan sekulako indarra hartzen ari da eskuin muturra Frantziako Estatuan, eta ekainaren 30eko bozetan baieztatu egin da alderdi nagusien artean sendoturik dela: 2017an %13,20 lortu zuen RNk legebiltzarrerako bozetan, 2022an %18,68 eta aldi honetan %34,36. Hots, 2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 89 lortu zituen eta lehen itzuli honetako emaitzak ikusirik, gehiengo osoa lortzeko 289 diputatu lortzearena egingarri zaio. Hain zuzen, ageriko da uztailaren 7ko bigarren itzulia nola iraganen den, baina lehen itzuliko emaitzen arabera, baliteke 240 eta 270 aulki artean edo gehiago lortzea. Gehiengo osoa lortu gabe ere, lehen indarra bihurtzeko aukera alimaleak ditu eta horrek ekarriko luke eskuin muturraren eta Emmanuel Macronen arteko kohabitazio gobernu bat osatzeko urratsa, lehen ministroaren kargua RNko Jordan Bardellak edo bere hurbileko batek hartuta.

Eskuin muturra boterera eramateko arriskua dela eta, ekainaren 9an Legebiltzarra desegin eta hauteskunde berrietara deituz "suarekin jolastea" leporatu zioten Macron presidenteari ahots anitzek –ezkerreko alderdiek, gehiengoko diputatu andanak baita eskuineko hainbatek ere–. Hori horrela, arriskua ikusirik, hautesleak bozkatzera joan dira eta parte-hartzea azken 25 urteetako handiena izan da: %66,7koa. Baina emaitzak ikusiz gero, argi da eskuin muturrak bere aldekoak ere mobilizatu dituela. %66,7ko parte-hartzearekin sekulan baino argiagoa du Macronek bere aurkako mezua. Zaplaztekoa bildu du: 2022ko lehen itzulian, botoen %25,75 jaso zuen, aldi honetan baino bost puntu gehiago beraz.  2017an gehiengo osoa lortu zuen 351 aulki irabaziz; baina 2022koetan aurkakotasuna bozken bidez sentitu zuen, 106 aulki gutiagorekin eta horrekin batera gehiengo osoa galduz. Ekainaren 9an Frantziako Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetara deituz bere gehiengoa azkartzea zuen helburu, baina erabat tronpatu da: 60 eta 90 diputatu artean lortu ditzake.

Bigarren itzuliari begira, Macronek deitu du "argiki demokrata eta errepublikarra izanen den batasun zabal" baten alde egitera. Lehen ministro Gabriel Attalek ere ondokoa argitu du: "Boto bakar bat ere ez RNri". Macronen aldeko Ensemble koalizioaren kontsigna zera da: hirugarren kokatu diren hautesbarrutietan hautagaitza kentzera, RNaren parean gelditzen denari garaipena errazteko. Hala ere, ez dute ofizialki ezkerreko Fronte Popular Berriaren alde egitera deitu, nahiz eta, berez, RNari bidea mozteko aukera bakarra ezkerreko hautagaitzarena izan.

Inskribatuen botoen %12,5 baino gehiago egin dutenak pasa daitezke bigarren itzulira –abstentzioa %33,3koa izanik, %19 baino gehiago lortu dutenak–. Buruz burukoak edota hiru hautagaien artekoak izanen dira bigarren itzuliak. Parte-hartze handia dela eta, sekula baino hiruen arteko lehia gehiago izanen da: 285 eta 315 hautesbarrutitan gertatu daiteke. Demagun, Ipar Euskal Herriko hiru eremuetan bada triangelu-formako lehia izateko aukera. Uztailaren 2ko 18:00 dute bigarren itzulirako hautagaitza aurkezteko azken epea. Bizkitartean eta astearte arratsaldea arte, negoziazioek eta boto konsignek garrantzia handia ukanen dute.

Bigarren itzulian, 289 diputatu beharko lituzke RNak gehiengo osoa lortzeko (2022an 89 lortu zituen), lorpen hori egingarri zaio

Lehen itzuliko emaitzen panorama argitu bezain laster hartu zuen hitza ezkerreko Fronte Popular Berriaren izenean Jean-Luc Melenchonek: "Gure konsigna sinple da, zuzena eta argia: boto bat edo aulki bat gehiagorik ez RNarentzat". Ezkerreko blokea hirugarren kokatu den hautesbarrutietan erretiratzeko manua eman die bere hautagaiei.

Eskuineko Errepublikarrak alderdiak, ordea, ez du boto konsignarik eman –nahiz eta bere buru den Eric Ciottik eta Europako hauteskundeko zerrendaburu François-Xavier Bellamyk argitu ezkerraren eta eskuin muturraren arteko lehian RNaren alde bozkatuko dutela–. Botoen %6,57 lortu du Errepublikarrak alderdiak, eta aurreikusten da 30 eta 50 diputatu artean lortu ditzakeela.

Bigarren itzuliari begira

Eskuin muturraren indarra baieztatu dela, gehiengo osoaren garrantzia azpimarratu du Marine Lepenek. 289 diputatu beharko lituzke RNak gehiengo osoa lortzeko (2022an 89 lortu zituen) eta egingarria zaio. Jordan Bardellak gogorki hitz egin du ezkerraren aurka –"kaosaren agenteak", "mehatxu existentzialak", "supiztaileak"...–, eta RNren hautagaitza leunduz gainera: "Elkarbizitzarako Lehen ministroa izanen naiz, Konstituzioa eta Errepublikako presidentearen kargua errespetatzen dituena, baina Frantziaren zerbitzura eta frantsesen zerbitzura ezarriko den politika zorroztasunez eramanen duena".

577 hautesbarrutiei begiratuz gero, RN alderdia lehen indarra atera da 297 eremutan, Fronte Popular Berria 155tan –tartean, dira Ipar Euskal Herriko hiru hautesbarrutiak– eta Macronen aldekoak bakarrik 62tan –2022ko lehen itzulian, aldiz, 204tan atera zen garaile–. Uztailaren 7ko bigarren itzulirako aste ttipi bat eskas dela, bigarren kanpainerako giro sutsua aurreikusten da eremu ezberdinetan. Eskuin muturra boterera heltzeko bezperan izanik, ze heinetakoa izanen da RNari bidea mozteko mezua? Lehen itzuliaren aitzineko mezuetan ez da nagusitu den mezua izan –alderantziz, gobernukideak zein mainstream komunikabide handiak ezkerraren mamua eraikitzen eta hauspotzen aritu dira, "bi muturren arriskua" hein berean jarriz. Hori horrela, RN eta ezkerreko blokearen parte den LFI Frantzia Intsumisoa hein berean jartzeko "mekanismo jasanezin eta onartezin" horrekin bukatzeko deia egin die parekoei lehen itzuliaren biharamunean LFIko koordinatzaile Manuel Bompardek.

Botoen %50 baino gehiago lorturik, lehen itzulitik izendatuak izan direnak ere badira: 577 diputatuetatik 79 –tartean, RN alderdiko 39 eta ezkerreko Fronte Popular Berriko 32–.

Dena dela, Legebiltzarraren osaketa berrirako bi aukera dira: edo RN eskuin muturrak gehiengo osoa lortzen du, edo Macronen alderdia are gehiago gutxiengoan izanen da, orain arte bezala bere politika aitzina eramateko zailtasun alimalean izanez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024
“Anti-euskaldun bat hautagai jarrita ezin daitekeela irabazi esplikatu zaie Pariseko buruei”

Ipar Euskal Herriak dituen militante nekaezin horietarikoa dugu Peio Dufau: ofizioz tren gidaria, CGT sindikatuan buru belarri inplikaturikoa, Bake Bidean dinamikan engaiatua eta alabari Wolfram sindromea izeneko eritasun arraroa atzeman ziotenaz geroztik izen bereko elkartean... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


Desesperazioz RN bozkatu dutenak konbentzitzean datza ezkerraren erronka nagusia

Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]


Ostegun honetan aukeratuko dute Frantziako Legebiltzarrerako presidentea

Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]


2024-07-18 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Eskuinarekin osatu nahi du gehiengoa Macronek, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz

Ezkerrekoa beharko lukete Frantziako Lehen ministroak eta bere gobernuak, jakinik Fronte Herritar Berria garaile atera dela Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Baina, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz, bestelako gehiengo bat osatu nahian dabil Emmanuel Macron... [+]


Macronen hurbilekoek eta RNko buruek bilera sekretuak egin dituzte azken hilabeteetan

Libération egunkariak eramandako ikerketaren emaitza da: gutienez abendutik elkartu dira eskuin muturreko RNeko Jordan Bardella eta Marine Le Pen Emmanuel Macron presidentearen hurbilekoekin. Macronen kontseilari hurbila den Thierry Soleren etxean egin dituzte ezkutuko... [+]


Materialismo histerikoa
Eutsi beldurrei

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik... [+]


2024-07-09 | Euskal Irratiak
Peio Dufau, Fronte Herritar Berria
“Orain badakigu gutaz anitz espero dela, badugu lan anitz egiteko”

Frente Herritarrak irabazi ditu hauteskunde legegileak Pirinio Atlantikoetako seigarren hautesbarrutian, Peio Dufau izanen delarik diputatu heldu diren urteetan. Bozen %36,28 bildurik, 27 117 bozekin, historiako lehen diputatu ezkertiar abertzalea izanen da. Haren gibeletik,... [+]


Eguneraketa berriak daude