Aurkezpena ikusteko eta bonolaguntza eta errifa oso bereziak eskuratzeko aukera Durangoko Azokan

  • Amillubi proiektua martxan jartzen ari da laborantza ekologikoaren aldeko Biolur elkartea, 27 eragileren laguntzarekin. Urola ibaiaren meandroan kokatuta dauden 90.000 metro koadro lur eta baserria modu kolektiboan erostea da helburua, laborari agroekologikoei baldintza onetan uzteko eta herritarrek bertatik elikagaiak eskuratzeko. Abenduaren 8an Durangoko Azokan izango da aurkezpena eta azokak irauten duen egunetan Amillubiri ekarpen ekonomikoa egiteko bonolaguntzak eskuratzeko aukera egongo da, baita errifa oso bereziak ere, Durangoko eliz atarian jarriko duten postuan.

Argazkia: Dani Blanco/ARGIA-CC_BY_SA

2023ko abenduaren 05an - 10:30

Amillubi Taupaka proiektua abenduaren 1ean aurkeztu zuten lehen aldiz, Azpeitin (hemen irakurgai Uztarriak egindako kronika). ARGIAk aste honetan kaleratuko du Amillubiri buruzko erreportaje berezia.

Abenduaren 8an, ostiralarekin, herritarrek beste aukera bat izango dute Amillubi proiektuari buruzko xehetasunak ezagutzeko: Durangoko Azokan izango da, 15:30ean Talaia gunean.

Elikadura burujabetzaren estrategia praktikan lantzen joateko helburua duen proiektu honek 390.000 euro bildu behar ditu datozen bi urteetan, diru horrekin Zestoako udalerriaren Iraeta auzoan kokatuta dauden lurrak eta baserria erosteko eta baserriaren konponketa lanak egiteko (udal toponimiaren arabera, "Amilibia" da eremu hori). Dagoeneko diru ekarpena egin daiteke Coop57-rekin martxan jarri duten diru-bilketa kanpainan.

Ione Larrago ilustratzaileak sortu du Amillubi proiektuko iruditegia eta bonolaguntzekin eskuratu ahalko diren koadernoek ilustrazio hau daramate azalean. Platerek, aldiz, koloretako hostoak.
Durangoko azokan bonolaguntzak eta errifa oso bitxiak eskuratzeko aukera

Durangoko azokan aukera egongo da Amillubiren bonolaguntzaren truke opari hauek eskuratzeko. Guztiek dituzte Ione Larragok Amillubi proiekturako garatutako ilustrazioak: orri-markatzailea (10 euroko bonolaguntzarekin), koadernoa (50 euroko bonolaguntzarekin) eta platera (100 euroko bonolaguntzarekin).

Amillubi sustatzeko errifak ere atera dituzte, eta oso sari bitxia izango dute. Hiru sari banatuko dira, bakoitza bost lagunentzako izango dena, eta hauxe da hamabost pertsona horiek gozatuko dutena: "Bazkaria Itziarko Txindurri Iturri sagardotegian + Lurrarekin konexio saio bat Enekoach-ekin Amillubin". Antton Telleriaren umorezko bakarrizketa, alegia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Agroekologia
2024-05-15 | Estitxu Eizagirre
Zer ikasi Kubako laborantza eta elikadura sistema (ezinbestean) agroekologikotik?

Amets Ladislao Kuban egon berri da bertako laborantza eredua eta elikadura sistema ezagutzen. Sobiet Batasuna (SESB) erori zenean eta jasaten duen mundu mailako blokeoa dela-eta, pestizida eta ongarri kimikorik gabe geratu zen Karibeko irla, eta kimiko horien ondorioz, lur oso... [+]


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


Eguneraketa berriak daude