Atzo hildako langileen oroimena, gaurko langile borroken su

  • Milaka herritarrek memoria eta justizia eskatu dituzte 1976ko martxoaren 3an poliziak eraildako bost langileentzat. Eta urtea hasi denetik Euskal Herrian hil diren 14 langileak eta desagertuta jarraitzen duten 2 langileak gogoan izan dituzte.


2020ko martxoaren 4an - 08:25
Argazkia: Hala Bedi.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

44 urte igaro dira poliziak Gasteizko bost langile erail zituenetik. 1976ko martxoaren 3an Zaramagako San Frantzizko elizan bilduta zeuden grebalarien aurka ekin zion poliziak bortizki eta Romualdo Barroso, Bienvenido Pereda, Pedro Maria Martinez de Ocio, Francisco Aznar eta Jose Castillo hil egin zituen.

Martxoaren 3 hartan eraildako langileen memoria omendu dute aurten ere Gasteizen. Hala Bedi-k jaso duenez, Zaramagako plazan egindako ekitaldian orduan gertatutakoaren memoria aldarrikatu eta justizia eskatu dute. Ekitaldiaren ostean manifestazio jendetsua egin dute Martxoaren 3 Elkateak eta ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuak deituta. Duela 44 urte eraildako bost langileak eta aurtengo urte hasieratik Euskal Herrian prekarietateak hildako 14 langileak eta Zaldibarren desagertuta dauden bi langileak izan dituzte gogoan. «Euskal langileok ez dugu barkatuko!» lelopean «atzo zein gaur» langileak hiltzen jarraitzen dutela gogorarazi dute.

Ondorengo argazkietan ikus daitekeenez, egungo hainbat langile borroka batu ziren martxoaren 3ko oroimen ekitaldiekin:

 

 

 

Argazkia: Hala Bedi.

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Hala Bedi.

 

 

 

 

Sindikatuen ekitaldi eta mezuak

ESK sindikatuak zera adierazi du: "Ezin dugu aitortu gabe utzi hiltzen gaituen sistema kapitalista eta heteropatriarkal honen aurkako borroka feminista, ezin dugu eta ez dugu nahi borroka sozial eta laboraletatik kanpo geratu".

LAB sindikatuak goizean ekitaldia egin zuen eta aurten hildako langileen inguruan irakurketa hau egin zuen: "Hildako langileen zenbakiek zer pentsatu eman beharko lukete. Hala ere, gaia daukan gordintasunean azaleratzeko ez dago interesik Hego Euskal Herriko gobernuen aldetik. Ez da honen guztiaren atzean dagoen patronalaren buruzko irakurketa politikorik egin nahi. Botere politiko zein instituzionala behin da berriz lerrokatzen dira patronalarekin beraien prekarizazio politikak bultzatuz eta babestuz".

 

Hala Bedik argazki galeria ederra argitaratu du. Hona hemen bertako argazki batzuk:

 

 

 

Argazkia: Hala Bedi.

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Hala Bedi.

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Hala Bedi.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Eguneraketa berriak daude