Etorkin kopurua %5 murriztu da Nafarroan

  • Azken bi urtean %5 murriztu da Nafarroan bizi den etorkin kopurua, espainiar nazionalitatea eskuratu dutelako batez ere, eta ez hainbeste euren jatorrizko herrialdeetara itzuli direlako.


2013ko irailaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Batez ere nazionalitate espainiarra lortu dutelako jaitsi da atzerritar kopurua.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nafarroako Gobernuko Gizarte Politikarako kontseilari Iñigo Allik emandako datuen arabera, 2011ko urtarrilean 71.600 atzerritar bizi ziren Nafarroan, eta bi urte geroago 67.714. Biztanleria osoaren %10,5 ordezkatzen dute (Espainiako Estatuko batez bestekoa %11,7koa da).

Haietatik %55 Iruñerrian bizi dira. Tasarik altuena, ordea, Nafarroa hegoaldean dago. Tuteraldean %16,2 dira atzerritarrak, eta Goi Erriberan %14,2.

Bizikidetzarako estrategia

Nafarroako Gobernuak 2014-2017 epealdirako Bizikidetzarako plana aurkeztu du. Helburutzat ditu gizarte kohesioa indartu eta atzerritarren integrazioa bultzatzea. Oinarrizko bi printzipio izango ditu: normalizazioa eta berdintasuna. Allik azaldu duenez, Nafarroan apenas izan da gizarte-gatazkarik zentzu horretan, baina estrategiak prebentzio lana sustatuko du, eta aurreiritziak borrokatu, immigranteen zein bertakoen artean.

Madrilek osasun zerbitzuen aurkako helegitea jar lezake

Ziur aski Espainiako Gobernuak helegitea jarriko du Nafarroan bizi den pertsona ororen osasun arreta bermatzen duen legearen aurka, Diario de Noticias egunkariak jakinarazi duenez. Marta Vera Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariaren hitzetan, Nafarroako eta Espainiako gobernuek hainbat bilera egin dituzte, akordioa lortze aldera. Ez dira adostasunera heldu, ordea, eta litekeena da Estatuak helegitea jartzea Konstituzio Auzitegian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!