Maiatzaren 27an 92 urte beteko dira Ategorrietan Guardia Zibilak zazpi langile hil zituenetik. Kontseilu Sozialistak adierazi du "aurreko belaunaldietako langile borrokaren irakaspenak egungo adierazpen praktiko iraultzaileekin" lotzeko ardura duela.
Ategorrietako Sarraskian gertatutakoa oroituko du Donostiako Kontseilu Sozialistak, gertakariaren urteurrenean. Maiatzaren 27an 92 urte beteko dira Guardia Zibilak zazpi grebalari hil zituenetik. Egun horretarako ekitaldi politikoa antolatu du Kontseiluak, 12:00etan, Trintxerpeko plazan. Astebete lehenago, maiatzaren 19an, mahai-ingurua egingo dute Trintxerpeko alkateordetzan.
1931ko maiatzaren 27an, II. Errepublika garaian, greban zeuden Pasaiako portuko langileek manifestazioa egin zuten Donostia alderantz. Ategorrietako erlojuaren parera heltzean, Guardia Zibilak tiro egin zuen eta zazpi manifestari hil eta hogeita hamahiru zauritu zituen.
1929ko krisiaren testuinguruko "proiektu politiko sozialdemokrataren porrotaren eta bere traizio historikoaren" adibidetzat jo du Kontseilu Sozialistak Ategorrietako Sarraskia. Haren hitzetan, "estatu kapitalistak langile mugimendu iraultzailearen aurka erabiltzen duen basakeriaren erakusgarria" da egun hartan gertatutakoa.
Memoria historikoaren erabileraz
Halaber, salatu dute Estatu aparatuek eta horien kudeatzaileek "haien irudia garbitzeko" erabili nahi dutela memoria historikoa: "Politika burgesak memoria historikoaz egiten duen erabilerari kontrajarriz, aurreko belaunaldietako langile borrokaren irakaspenak egungo adierazpen praktiko iraultzaileekin lotzeko ardura dugu".
Erasoa ile apaindegi batean egin zuen Poliziak iragan astean, Bilboko Kontseilu Sozialistak salatu duenez. Ile apaindegiko kamera baten irudiak zabaldu dituzte.
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]
Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.
Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]
‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.
Mendebaldeko agintariek gerraren aldeko apustua egin dutela salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Faxismoaren gorakadaren aurrean mobilizatzeko deia egin du.
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak-ek Gazte Topagune Sozialista egin dute Altsasun (Nafarroa). Europan eta Euskal Herrian hedatzen ari diren “proiektu atzerakoiak” jarri dituzte jomugan eta joera horiei ez dietela... [+]
"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.
“Kezkagarria” den egoera baten aurrean erantzuna “urgenztziakoa” dela dio Itaiak Bilbon egindako prentsaurrekoan. Eskuineko sektoreek matxismoa “neurri baztertzaileak” galdegiteko baliatzea salatu eta gizartean “kontzientziazioa... [+]
Istiluak izan dira Ertzaintzarekin eta Espainiako Poliziarekin Bilbon eta Iruñean. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, gutxienez bina pertsona atxilotu dituzte batean zein bestean, eta aske daude dagoeneko.
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]
Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.