Asteburuan zehar, ehunka lagun hurbildu dira Durangoko gaztetxe berrira

  •  Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.

Anboto
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko abenduaren 9an - 16:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostiralean izan zen berri pozgarria Durangon (Bizkaia): Gaztetxe berri bat ireki dute bertan. Lehen Correosena zen eraikina birjabetu du Kaletik Gaztetxera asanbladak, udaletxe aurrean, eta Gaztetxe bihurtu du. Asanbladak urtebete inguru darama espazio baten aldeko borrokan, baina ikusita udalak ez diola "gazteon beharrak asetuko dituen espazio bat lortzeko bermerik eman", urrats bat egitea erabaki du. "Aurreko esperientzietatik ikasi dugu ezin garela udalen promesen zain geratu", azaldu zuen ostiralean bertan.

Durangoko Gaztetxearen berri eman zutenetik, jende ugari hurbildu da bertara. Larunbat goizean, Gaztetxearen nondik norakoez hitz egiteko batzar informatibo bat egin zuten asanbladako kideek, eta beste hainbat kultur-ekimen ere antolatu zituzten egun horretarako. Oihana Bartra eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak kantuan aritu ziren eguerdian, Gaztetxe aurretik hasi zen bertso-poteo batean, eta Idoia Asurmendi, Chill Mafia eta Malakias MX3 proiektuko kideek musika-emanaldiak eskaini zituzten iluntzean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!