Aste politiko-kulturala Arrasateko gaztetxean, hitzaldiz josita

  • Zine proiekzio bat, eta hiru hitzaldiz hornitu dute AGAKOko kideek asteazkenean hasi eta zapatuan amaituko den aste politiko-kulturala. Egoera sozio-ekonomiko edo klase feminismoa bezalako gaiak jorratuko dituzte, eta lau egunez jarraian egongo zer ikasi eta zer hausnartu Arrasateko gaztetxean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 6an - 09:21
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hilaren 5ean arrazakeria eta biolentzia jorratzen dituen La Haine pelikula frantsesa proiektatuko dute 21:30ean. Bihar, 18:00etan, aldiz, Ekonomia politikoari kritika izenburupean hitzaldia egingo du Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeko kide batek. Talde honek gaur egungo ekonomia eredua kritikatzea du helburu, eta horrekin batera euren fakultatean irakasten dena kritikatu eta aldatzea.

Etzi, egubakoitza, Klase Femisnimoari buruzko hitzaldia egingo dute 18:30ean, batez ere gaur egungo sisteman emakumeek jasaten duten zapalkuntza barneratzeko asmoz. Azkenik, zapatu goizean, aske guneetako esperientziari buruz jardungo dute AKAB (Askatasun Kolektiboetarako Abokatuen sareko kideak) abokatu taldekoek.

>> Artikulu hau Goiena.eus webgunean plazaratu du Xabier Gorostidik. CC-By-SA lizentzia baliatuta ekarri dugu gurera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!